cerrar buscador

Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria

Erregetako Loteria

12:20

Erregetako Loteria

Erregetako zozketa

Horrela kontatu dugu Erregetako Loteriaren Zozketa

Erredakzioa

Lehen saria (30.875) Alacant, Leon, Madril, Murtzia eta Tenerifeko administrazioetan saldu dute. Bigarren saria (46.674 zenbakia) 30 bat udalerritan jausi da, tartean, Azkoitian.

  • San Ildefonsoko umeek zenbaki saridunak aterako dituzte. Argazkia: EITB

    San Ildefonsoko umeek zenbaki saridunak aterako dituzte. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

12:24ean: Erregetako Zozketaren lehen saria 30.875 zenbakiari egokitu zaio. Serie bakoitzeko 2.000.000 euro jasoko du saridunak. Zenbaki hau Murtzian, Tenerifen eta Leonen saldu dute.

12:21ean: 46.674 izan da zozketaren bigarren saria. Zenbaki honen serie bakoitzak 1.000.000 euro jasoko ditu. Estatuko 30 bat udalerritan saldu dute, tartean, Azkoitian (Gipuzkoa).

12:20ean: Zozketaren erdia gaindituta, hemendik gutxira sari nagusiak aterako dituzte San Ildefonsoko umeek: lehenengo sariak serie bakoitzeko 200.000 euro jasoko ditu; bigarrenak, berriz, 100.000 euro.

12:15ean: Ondoren, serie bakoitzeko 14.000 euro jasoko dituzten zenbaki saridunak aterako dituzte.

12:10ean: Hiru zifrako amaiera duten zenbakiak abestu dituzte umeek. Serie bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu.

12:02ean: Bi zifrako amaiera duten zenbaki saridunak hasi dira ateratzen. Serie bakoitzak 400 euro jasoko ditu.

12:00etan: San Ildefonsoko umeak oholtza gainean dira dagoeneko, eta lehenengo sariak ateratzen hasi dira.

11:40ean: Euskadin 29 aldiz jausi da Erregetako Loteriaren sari nagusia. Bizkaira joan da gehienetan lehen saria: 20 aldiz. Gipuzkoan (8 aldiz) eta Araban (behin) ere egokitu da.

11:30ean: Euskal herritar bakoitzak 28 euro inguru batez beste gastatu ditu Erregetako Loterian, iaz baino % 25 gehiago. Katalunian, Madrilen eta Andaluzian jausi dira gehien loteria honen sariak. Halaber, diru kopuru gehien inbertitu duten erkidegoak dira.

11:20ean: Gaurko zozketak 840 milioi euro banatuko ditu. Lehen aldiz, 2.500 eurotik gora sariek % 20ko zerga izango dute. Ondorioz, lehen sariko dezimo bat duenak 160.000 euro jasoko ditu, eta ez 200.000 euro orain arte bezala.

11:15ean: Hemendik 45 minutura, Haurraren Loteriaren zozketa hartuko du Madrilgo LAEko aretoak.

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko: