Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria
Erregetako Loteria
Urtarrilaren 6an
Agentziak | Erredakzioa
Euskal herritar bakoitzak 21,76 euro jokatuko ditu zozketa honetan. Batez beste bizkaitarrek 27,27 euro, arabarrek 18,80 eta gipuzkoarrek 15,16 utziko dituzte.
Azkenekoz lehen saria Bilbon erori zen. EiTB
Informazio gehiago (1)
Erregetako Loteriak 630 milioi euro banatuko ditu ostiral honetan, hau da, emisioaren % 70a, Estatuko Loteria eta Apustuen Sozietateak (SELAE) iragarri duenez.
Zehazki, lehen sariak 2.000.000 euro utziko ditu serie bakoitzeko (200.000 dezimoari); bigarrenak 750.000 euro izango ditu serieko (75.000 dezimoari); eta hirugarren sariak 250.000 euro banatuko ditu serieko (25.000 dezimoari).
Modu honetan, zozketa honen emisioa 45 serietakoa izango da, 100.000 billeterekin bakoitza, billete bakoitzak 200 euroko prezioa izanik. 20 euroko dezimotan banatuta. Guztira, 900.000.000 euroko emisioa da.
2016ko edizioan egin zuten bezala, Erregetako Loteria ohiko lekuan aterako dute 2017an, Loteriaren Zozketa Aretoan, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan, 12:00etan, bonbo askotako sistemarekin.
Euskal herritar bakoitzak 21,76 euro jokatuko ditu zozketa honetan, ia iazko kopuru berbera (21,88 euro). Batez beste bizkaitarrek 27,27 euro, arabarrek 18,80 eta gipuzkoarrek 15,16 utziko dituzte.
31 aldiz tokatu da Euskadin
Erregetako Loteriaren lehen saria Euskadin 31 aldiz erori da, eta Bilbo izan da zorte gehien izan duen hiria, 17 lehen sarirekin.
Bizkaiko hiriburuan 1916an tokatu zen lehen saria. Gainera, 2016ko urtarrilean egin zen zozketan jaso zuen azkenekoz.
Bizkaian beste lau alditan erori da lehen saria: hirutan Getxon eta behin Barakaldon.
Gipuzkoan bederatzi aldiz tokatu da lehen saria. Donostian sei aldiz, eta behin Azkoitian, Oñatin eta Pasai Antxon.
Araban behin bakarrik tokatu da: Gasteizen, 1987an.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa