Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria
Gabonetako Loteria 2024
Balantzea
Erredakzioa
Gipuzkoak izan du zorte handiena, alde nabarmenarekin, Arrasaten sari potoloaren 180 milioi banatu baitituzte. Nafarroan bosgarren sariaren dezimo ugari saldu dituzte, 3.660.000 euro saritan.
Sari potoloa egokitu zaiela ospatzen ari diren bi arrasatear. Argazkia: Efe
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
Gabonetako Loteriak 186.492.000 euro banatu ditu Hego Euskal Herrian zehar.
Arrasatek (Gipuzkoa) izan du denetan zorte handiena, Gabonetako Loteriaren sari potoloaren zati bat jaso baitu.
Araba etorbideko bigarren administrazioak 62.246 zenbakiaren 45 serie saldu ditu, 180 milioi saritan. Gipuzkoan, han bakarrik egokitu da saria.
Bizkaia
Bilbon, sari handiena Maria Diaz de Haroko saltokian banatu dute, hirugarren sariaren serie oso bat, 500.000 euro guztira, 50.000 euro dezimoko, hain zuzen ere.
Azcarrate eta Ormaechea administrazioek laugarren sariaren eta bosgarren sarien dezimoak saldu dituzte. Loteria salmentan tradizio handia duten bi administrazio horiek laugarren sariaren serie bana saldu dituzte, hau da, bakoitzak 200.000 euro banatu ditu. Era berean, bosgarren sari baten (14.850) serie bana ere saldu dituzte.
Bizkaian jarraituta, Getxon, Leioan eta Santurtzin bi bosgarren sariren (81.854 eta 81.156) serieak saldu dituzte.
Getxoko Torrene kalean 81.156 zenbakiaren 26 serie saldu dituzte, serie bakoitzeko 60.000 euro, eta 6.000 euro dezimoko.
Zenbaki horrek ere zortea banatu du Santurtzin; izan ere, Sabino Aranako 9.ean bi serie saldu dituzte.
81.854 zenbakia Leioako merkataritza zentroan saldu dute, serie bakar bat izan den arren.
Guztira, Bizkaian 2.260.000 euro banatu dituzte saritan.
Araba
Gasteizen eta Agurainen ere Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako bat egokitu da. Hori horrela, 81.854 zenbakiaren bi serie eta bi dezimo saldu dituzte.
Agurainen serie bat saldu dute Foruen kalean, eta Gasteizen Florida kaleko 26.ean bi dezimo. Guztira 72.000 euro Araban.
Nafarroa
Nafarroari dagokionez, Iruñeko Endika eta Noaingo Poli tabernek, besteak beste, 81.854 zenbakiaren 61 serie saldu dituzte, 3.660.000 euro saritan. Bosgarren saridun zenbakia iruñeko Hiper Eroskik saldu du.
1. saria
- - - - -
2. saria
- - - - -
3. saria
- - - - -
4. saria
5. saria
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa