Ia 28.000 atleta atera dira proban, igandean, eta giro ikusgarria izan da. Tisalemak eta Celadak aurreneko aldiz lortu dute garaipena Behobia-Donostian.
Alex Roca, garuneko paralisiarekin eta %76ko desgaitasun fisikoarekin, marotoi bat egin duen munduko lehen atleta da. Gaur Behobian parte hartu du "Corre Amb Mi" elkartearekin.
Katherine Tisalemak erakustaldia egin du, Behobia-Donostia ikusgarrian ezustekoa eman eta meritu handiz irabazteko, 1 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko marka eginda.
"Ziurrenik, Behobia politena, niretzat; sekulako maila zegoen", adierazi du Iraitz Arrospidek, 60. Behobia-Donostian, gizonezkoetan, lehen euskal atleta bezala helmugaratu eta gero.
Raul Celada Leongo atletak ezusteko handia eman du Behobiako 60. edizioan, Donostiako helmugara bakar-bakarrik iritsita, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda.
Raul Celada nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda; emakumezkoenean, aldiz, Katherine Ruth Tisalema izan da azkarrena, 1 ordu, 9 minutu eta 54 segundoko markarekin.
Biziki proiektua Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen ekimena da, eta bereziki emakumeengan jartzen du arreta. Helmugak helmuga, eta helburuak helburu, partekatutako esfortzutik sortutako harremana da eguneroko saria Biziki Korrika taldean.
Igande honetan, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa lehiatuko dute, eta 37.a izango da Rosa Luena korrikalariarentzat. Nola bizi duen kontatu du elkarrizketa honetan.
Emakumeen presentzia gero eta handiagoa izan da azken edizioetan, eta 2025ekoan parte-hartzaileen % 33 baino gehiago izango dira emakumeak lehen aldiz; 9.474 korrikalari dira. Guztira, 27.981 pertsonak eman dute izena.
Iñigo Etxeberria Behobia-Donostia lasterketako koordinatzailea pozik agertu da atzoko egunaren balorazioa egiterako garaian. Eguraldia eta giroa lagun izan zituzten.
Lachgarrek hirugarrenez lortu du garaipena, Ruben Morales eta Iraitz Arrospideren aurretik helmugaratuta; Guarnerrek, aldiz, Lorena Plano eta Maitane Melero gainditu ditu azken kilometroan.
Iraitz Arrospide atleta gipuzkoarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia, azken metroetan Ruben Moralesek aurreratu baitu. Edonola ere, egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu da.
Maitane Melero atleta iruindarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia lasterketa. Lehen aldiz lehiatu du maratoi erdi entzutetsua, eta errepikatzeko gogoz geratu da.
Esteban Perales atletak Valentziako bandera aldean zeramala egin du aurten Behobia-Donostia, bere herrian goialdeko depresioak eragindako biktimen omenez. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
Mireia Guarner atleta katalana pozarren agertu da Behobia-Donostia lasterketa lehen aldiz irabazi ostean. 1 ordu, 13 minutu eta 54 segundo behar izan ditu maratoi erdia egiteko.
Chakib Lachgar nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 2 minutu eta 19 segundoko denborarekin; emakumezkoenean, aldiz, Mireia Guarner izan da azkarrena, 1 ordu, 13 minutu eta 54 segundoko marka eginda.
Lasterketa herrikoiak eragina izango du autobusen ibilbide eta geltokietan eta TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du Donostiako Udalak.
Igande honetan jokatuko da Behobia-Donostiaren 59. edizioa. 196 metro gehiago izango ditu, guztira 20.196 metro, eta Behobian hasi eta Donostiako Boulebarden amaituko da. Aurten 27.772 lasterkari arituko dira bertan.
Alazne Mujika izango da Behobia-Donostia lasterketako erbietako bat. Bost Behobia egin ditu dortsalarekin, eta zortzi erbi lanetan. Senarrak ere urtero egiten du; aurten, seme-alabak anoa postuan egongo dira.
Lasterketaren ibilbidean egoteaz gainera, hiru puntu garrantzitsutan egongo da ETB: Behobiako irteera zirraragarrian, Gaintxurizketako igoeran eta Donostiako Boulevardeko helmugan, korrikalariak hartzen.
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du autobusen ibilbide eta geltokietan eta TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Donostiako Udalak.
100 urte bete dira aurten Aiako Txikia korrikalariak Behobia-Donostia irabazi zuela. Hori ospatzeko, haren familiako 12 kidek hartuko dute parte lasterketan.
Behobia-Donostia lasterketak 27.700 parte-hartzaile izango ditu aurten, eta inoizko edizio gazteena izango dela nabarmendu du antolakuntzak, astearte honetan egindako aurkezpen teknikoan.
1924an irabazi zuen Juan Manuel Azpirozek Donostia-Behobia lasterketa lehenengo aldiz. 1925-1945 urte bitartean korrikalari onenetakoa bihurtu zen. Aurten bere 12 familia kidek, Ainhoa Azpirotz biloba horien artean, hura omentzeko lasterketa egingo dute.
27.000 korrikalarik hartuko dute parte azaroaren 10ean Gipuzkoako hiriburuan amaituko den proban. Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Proba azaroaren 10ean jokatuko dute. Sei ordutan, 17.300 izen-emate egin dituzte, eta agortu egin dira libre zeuden guztiak. Lehenengo fasean, 9.490 parte-hartzailek eman zuten izena.
Aurtengo edizioan, parte hartzaile kopurua 27.000ra mugatu da; hau da, ohikoa baino 3.000 gutxiago, tren zerbitzuaren murrizketa dela eta. Horrez gain, ibilbidea apur bat aldatuko dute, Irungo Bentetan egiten ari diren lan batzuen ondorioz.
Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak mugan bildu dira traktoreekin. 10:30ean Irungo IATtik abiatu dira Behobian eta 12:00etan Biriatura iritsiko dira.