Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
Limoizko tarta basafruituekin, Durangoko Aliné kafe-dendako harribitxietako bat

Limoizko tarta basafruituekin, Durangoko Aliné kafe-dendako harribitxietako bat

Durangoko Aliné kafe-dendan egiten duten pasteletako baten errezeta eman digute Alina Badeak eta Eddie Labanov haren semeak: limoizko tarta basafruituekin. Lehenik, limoizko bizkotxoa egin dute, eta basafruituekin egindako krema, marmelada eta fruituak ere erabili dituzte.

Armintz Gorrotxategik hobe du gozogile lanetan jarraitu, herri-kirolen mundua ez baita berarentzat!

Armintz Gorrotxategik hobe du gozogile lanetan jarraitu, herri-kirolen mundua ez baita berarentzat!

Karmele Gisasola "Zelai III" herri-kirolariarekin ikasten izan da Armintz Gorrotxategi Mallabian. Txikitan aitzurrarekin oina moztu zuela aitortu du gozogileak, eta badirudi nagusitan ere aizkolari lanetan ez dela oso ongi moldatuko. Giza-probetan ere saiatu da 250 kiloko harriarekin.

Laranja-erruloa gazta-moussearekin eta patxaran-izotzarekin, Durangoko Kobika jatetxeko azkenburuko ederra

Laranja-erruloa gazta-moussearekin eta patxaran-izotzarekin, Durangoko Kobika jatetxeko azkenburuko ederra

Durangoko Kobika jatetxeko postreetako bat nola kozinatzen duten azaldu dio Iñigo Kortabitartek Armintz Gorrotxategiri: Laranja-erruloa gazta-moussearekin eta patxaran-izotzarekin. Idiazabal gazta eta gazta urdina, esne-krema, patxarana eta laranja erabili ditu, besteak beste.

Durangoko Gozatu gozotegiko Mani&co, 2024ko Euskal Herriko artisau-pastarik onena

Durangoko Gozatu gozotegiko Mani&co, 2024ko Euskal Herriko artisau-pastarik onena

Durangoko Gozatu gozotegiaren jabea da Karmele Elexpe, eta bertan prestatzen eta saltzen dituzten hainbat gozo aurkeztu ondoren, beraien pasta sarituetako baten errezeta eman digu. Mani&co du izena, eta 2024an Euskal Herriko artisau-pastarik onenaren saria eraman zuen.

Nahia Sillero: ''Ez da pertsonaia protagonikorik idazten adin bat duten emakumeentzat''

Nahia Sillero: ''Ez da pertsonaia protagonikorik idazten adin bat duten emakumeentzat''

Emakume aktoreei buruzko liburua idatzi du Nahia Sillerok. Adineko emakumeen protagonista paperen faltaz eta emakume gazteen sexualizazioaz aritu da, besteak beste. Bere lanez eta ere aritu da, eta nabarmendu du erosoago sentitzen dela aurkezle lanetan aktore lanetan baino.

Martintxo beganoa, Irati Lizarragak moldatu dituen gozo tradizionaletako bat

Martintxo beganoa, Irati Lizarragak moldatu dituen gozo tradizionaletako bat

Gozogintza beganoa egiten du Irati Lizarraga nafarrak Arbizun, eta enkargu bidez egiten du salmenta. Armintz Gorrotxategiri azaldu dionez, errezeta-liburu bat egingo du; euskal gozo tradizionalak bertsio begetalean. Beasaingo Martintxoak nola prestatzen dituen azaldu du.

Horrela prestatzen dira Altsasuko Amaya okindegiko erroskilak, bertako gozo famatuenetakoak

Horrela prestatzen dira Altsasuko Amaya okindegiko erroskilak, bertako gozo famatuenetakoak

Asier Perez de Villarreal okinen familia baten bosgarren belaunaldiko kidea da, eta, Armintz Gorrotxategiri azaldu dionez, Altsasuko Amaya Okindegian gozoak ere egiten dituzte, tartean erroskilak. Beraien gozo famatu hauek nola egiten dituzten azaldu digu.

Nola egiten dira piper-opilak, piperrik ez daramaten Sakanako gozo hauek?

Nola egiten dira piper-opilak, piperrik ez daramaten Sakanako gozo hauek?

Etxarri Aranatzen, San Adrian egunean piper-opilak egiteko ohitura dute, eta horiek nola prestatzen zituzten azaldu digu Naroa Anso herritarrak. Izena ikusita kontrakoa dirudien arren, ez daramate piperrik, bai, ordea, anisa, arrautzak, irina, txokolatea, azukrea eta legamia.

Elkartasun giroa eta musika nagusi Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian

Elkartasun giroa eta musika nagusi Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian

Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako ordu gutxiren faltan, Bilboko kaleak betetzen eta jai giroan murgiltzen hasi dira.

Jagoba Arrasate eta Imanol Pradales, Euskal Selekzioaren bertsolariak

Jagoba Arrasate eta Imanol Pradales, Euskal Selekzioaren bertsolariak

Euskal Selekzioa-Palestina partidak ilusioa piztu du gizartearen hainbat sektoretan, eta horren adierazgarri da Imanol Pradales lehendakariak eta Jagoba Arrasate euskal selekzioaren hautatzaileak botatako bertsoa.

Janire Atxurra, presio estetikoaz: ''Sareetan esan nuenean alopezia daukadala kristoren askapena izan zen''

Janire Atxurra, presio estetikoaz: ''Sareetan esan nuenean alopezia daukadala kristoren askapena izan zen''

Sare sozialetan euskaraz edukiak sortzen dituen pertsonarik ezagunenetakoa izan arren, presio estetikoa dela eta, bere buruarekin harreman zaila izan du Janire Atxurrak. Dioenez, hori esateak askatasuna eta bakea eman zion, ikusi baitzuen uste baino jende gehiago dagoela bere moduan.

Pistatxo bonba, Gasteizko Oasis Coffee kafetegiko glutenik gabeko eta azukre gutxidun harribitxietako bat

Pistatxo bonba, Gasteizko Oasis Coffee kafetegiko glutenik gabeko eta azukre gutxidun harribitxietako bat

Gasteizko K2 gimnasioan, Oasis kafetegian, glutenik gabeko gozoak egiten dituzte, azukre gutxirekin. Bertako pistatxo bonbaren errezeta eman dio Nahia Roblesek Armintzi, eta nola prestatzen duten azaldu dio.

Limoi-pastel eta kakahuete-bonboi errealistak, Gasteizko Gustazos gozotegiko espezialitateak

Limoi-pastel eta kakahuete-bonboi errealistak, Gasteizko Gustazos gozotegiko espezialitateak

Sara Oruezabalek azaldu digunez, 2024ko abenduan ireki zuten Gustazos gozotegia Gasteizen. Hainbat gozo mota prestatzen ditu Gustavo Azevedo haren bikotekideak, eta bertako izarrak dira moussez egindako limoi-pastela eta kakahuete-bonboiak, biak itxura errealistadunak.

Iñigo Segurola: ''Bizitzako nire helburua zen Lur Garden sortzea; nire etxeko lanak egin ditut''

Iñigo Segurola: ''Bizitzako nire helburua zen Lur Garden sortzea; nire etxeko lanak egin ditut''

Telebistako aurpegi ezaguna izan da hainbat urtez Iñigo Segurola, baina lore eta landareen artean gozatzen du gehien Euskal Herriko paisajistarik ezagunenak. Lur Garden lorategien lorategia sortzea zen bere helburua. Martxotik urrira bisitatu daiteke. Gustura bueltatuko litzateke telebistara.

Inaxio Perurena: ''Plazara sartzerako lagunak bertsotan hasi zirenean malkotan lehertu nintzen''

Inaxio Perurena: ''Plazara sartzerako lagunak bertsotan hasi zirenean malkotan lehertu nintzen''

Historiako harri-jasotzaile handienetakoa da Inaxio Perurena, 300 kiloko harrien klubeko azken kidea, eta larunbatean Leitzan egindako agurraz aritu da "Biba Zuek!" saioan. Erakustaldia egin zuen esker ona emateko, eta egin zioten omenaldiak hunkitu zuen.

Inaxio Perurenak erretiroa hartuko du: ''Datorren denboraldian sagardotegi mordo batera joateko helburua dut''

Inaxio Perurenak erretiroa hartuko du: ''Datorren denboraldian sagardotegi mordo batera joateko helburua dut''

Inaxio Perurena harri-jasotzaileak larunbatean emango dio amaiera bere ibilbideari, Leitzako plazan, duela 36 urte lehen saioa egin zuen lehen tokian. Lesioek eraman dute erabakia hartzera, eta masajista lanetan jarraituko du. Sagardotegi denboraldiaz gozatzeko asmoa du.

''Beste taldeek Athleticek Palestinarekin egindakoari jarraitzea espero dut''

''Beste taldeek Athleticek Palestinarekin egindakoari jarraitzea espero dut''

Honey Thaljieh Palestinako emakumezkoen selekzioaren sortzaileetako bat izan zen, eta argi du futbola tresna sozial indartsua dela. Ligak Athleticen omenaldia erakutsi ez izanak koherentzia falta eta arrazismoa erakusten duela uste du.

Felix Zubia: ''Astakeria da jendeak galdetzen duenean ea mediku ona ala euskalduna nahi dugun''

Felix Zubia: ''Astakeria da jendeak galdetzen duenean ea mediku ona ala euskalduna nahi dugun''

Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako zuzendariak dioenez, euskarak lan hizkuntza ere izan behar du Osakidetzan, eta Itzultzaile Neuronala erabiltzen hasi dira fase pilotuan. Haserretu egiten da jendeak esaten duenean hizkuntzak ez duela zerikusirik osasunaren kalitatearekin.

Jaurrietan izango da ''Erromerian'' saioa igande gauean

Jaurrietan izango da ''Erromerian'' saioa igande gauean

Nafar Pirinioetara egingo dute bisita Anabel Arraizak eta Agus Barandiaranek aste honetan, Jaurrietako Andra Mari Zuri zaindariaren eguna bertatik bertara ezagutzera. Ez ezazu galdu "Erromerian" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Marta Orus: ''Pentsatzen nuen suizidioa beste etxeetan gertatzen zen zerbait zela''

Marta Orus: ''Pentsatzen nuen suizidioa beste etxeetan gertatzen zen zerbait zela''

Marta Orusen gertuko batek bere buruaz beste egin zuen, eta ezin zuten sinetsi, ezusteko handia izan zen. Komentario eta galdera desegokiak entzun behar izan zituen, eta horrek min handia egiten die bizirauleei. Psikiatrarenera joan zen eta Biziraun elkartearen laguntza ere jaso du.

''Bere buruaz beste egitea bururatu zaion pertsona bati gomendatzen diot sentitzen ari dena konpartitzea''

''Bere buruaz beste egitea bururatu zaion pertsona bati gomendatzen diot sentitzen ari dena konpartitzea''

Txema Ormazabalen anaiak eta arrebak beren buruez beste egin zuten duela 30 urte baino gehiago. Ormazabalek dioenez, garai hartan ez zekien suizidioa gertatzen zenik ere. Suizidioaren inguruko mitoak apurtzeko eta prebentziorako hitzaldiak ematen ditu Bidegin elkartearen bidez.

Jon Sarasua, euskararen egungo egoeraz: ''Gauzak orain arte bezala eginda ez dugu aurrera egingo''

Jon Sarasua, euskararen egungo egoeraz: ''Gauzak orain arte bezala eginda ez dugu aurrera egingo''

Euskararen gaur egungo egoera kezkatzekoa dela eta erreakzio handi bat behar dugula azaldu du Jon Sarasuak. Euskaltzaindiaren euskara biziberritzeko taldeko kidea da Sarasua. Hemendik 20-30 urtera non egon nahi dugun eta non egongo garen hausnartzen aritu dira.

Itzi, Global Sumud Flotillako kidea: ''Deia egiten dugu begirada guztiak Gazara bideratzeko''

Itzi, Global Sumud Flotillako kidea: ''Deia egiten dugu begirada guztiak Gazara bideratzeko''

Global Sumud Flotillako kidea da Itzi, eta bertako ontzi batek Tunisian drone bidez jasandako erasoaz hitz egin du "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, zauriturik ez egoteak erakusten du Israelek zein gaitasun duen horren eraso zehatzak egiteko. Deia egiten du arreta guztia Gazara bideratzeko.

Kalekantoi, Euskal kultura eta musika Islandian zehar zabaldu dituen familia

Kalekantoi, Euskal kultura eta musika Islandian zehar zabaldu dituen familia

Euskal baleontziak Islandiaraino joaten ziren, eta haien arrastoa jarraituz Kalekantoi musika taldea bertara joan da uda honetan. Irati Irizarren familiak osatzen du Kalekantoi zortzikotea, eta euskal kultura eta musika bertakoekin partekatu dute Islandian eman dituzten bost kontzertu berezirekin.

Jose Luis Korta: ''Primeran ikusi dut Kontxako estropada; nerbiorik gabe eta hamaiketakoarekin sofan etzanda''

Jose Luis Korta: ''Primeran ikusi dut Kontxako estropada; nerbiorik gabe eta hamaiketakoarekin sofan etzanda''

Kontxako estropaden lehen asteburuaren biharamunean, Jose Luis Kortak haren iruzkina egin du. Bestalde, aitortu du arraunean gozatu duela gehien, arraunlaria baitzen. Haren ustez, arraunlaritza asko aldatu da, baina txarrera egin duela iritzi dio. Uda honetako pasadizo bat kontatu du.

Gorka Vacas, basozaina: ''Harrituta eta lur jota gelditu ginen Leongo suteetan zegoen panorama ikusita''

Gorka Vacas, basozaina: ''Harrituta eta lur jota gelditu ginen Leongo suteetan zegoen panorama ikusita''

Gorka Vacas Bizkaiko basozain elkarteko kidea Leon aldean izan da udan, suteak itzaltzen laguntzen Euskal Herritik joandako 39 lagunekin batera. Dioenez, herritarrak hunkituta zeuden eta kexu ziren kudeaketa txarragatik, baina oso eskertuta zeuden, laguntzera joan zirelako.

Teleberriko plato ikusgarriarekin eta aurpegi berriekin abiatu dute ETBko albistegiek denboraldia

"Teleberri"ko plato ikusgarriarekin eta aurpegi berriekin abiatu dute ETBko albistegiek denboraldia

EITB etengabe ari da lanean bere ekoizpenen bikaintasunaren alde, berrikuntza teknologikoen bitartez. Oraingo honetan, ETB2ko albistegiaren platoa eraberritu du, ikusgarriagoa eta modernoagoa izateko, pantaila handi batekin.
''Euskal Herriko gazteak elkarrekin harremantzea eta saretzea du helburu TindEHEr proiektuak''

''Euskal Herriko gazteak elkarrekin harremantzea eta saretzea du helburu TindEHEr proiektuak''

TindEHEr, Euskal Herriko Tinder berria aurkeztu digute Intza Gurrutxagak eta Javier Garciak. Euskal Herriko gazteak elkarrekin harremanetan jarri eta saretzea du helburu Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak sortutako proiektuak. Antolatuta dauden gazte taldeei zuzenduta dago.

Oier Rojo (Hondartzak denontzat): ''Gerturatzen den pertsona orori laguntzen diogu eta doako zerbitzua da''

Oier Rojo (Hondartzak denontzat): ''Gerturatzen den pertsona orori laguntzen diogu eta doako zerbitzua da''

'Hondartzak denontzat' ekimenaz hitz egin du Oier Rojo Gurutze Gorriko langileak. Doako zerbitzua da eta sorosleek laguntza eskaintzen die hondartzan ibiltzeko eta uretara sartzeko arazoak dituzten pertsonei. Getariako eta eta Hondarribiko hondatzetara gerturatzen den pertsona orori laguntzen diote.

Garaxi Gartzia: ''Eskuz margotu dut Baztandarren Biltzarreko kartela; elkartasuna adierazi nahi nuen''

Garaxi Gartzia: ''Eskuz margotu dut Baztandarren Biltzarreko kartela; elkartasuna adierazi nahi nuen''

Igande honetan, uztailak 20, ospatuko da Baztandarren Biltzarra, eta Garaxi Gartzia elizondoarrak diseinatu du kartela; eskuz margotu du. Bertan adierazi nahi zuen baztandar guztien arteko elkartasuna, eta baserritar jantzien zapiak irudikatu ditu elkarri loturik.

June Telletxea (HIGA): ''Lehenengoz, bost kontinenteetatik etorritako partehartzaileak ditugu''

June Telletxea (HIGA): ''Lehenengoz, bost kontinenteetatik etorritako partehartzaileak ditugu''

HIGA hizkuntza gutxituetako gazte topaketa hasi da Gasteizen, eta June Telletxea antolatzailearekin eta zenbait partehartzailerekin izan da "Biba Zuek!" saioa. Bost kontinenteetako 68 hizkuntza gutxituko ordezkariak izango dira elkarlanean bost egunez.

BIBA ZUEK OIHANA KORTAZAR

BIBA ZUEK OIHANA KORTAZAR

BIBA ZUEK OIHANA KORTAZAR

 BIBA ZUEK LUKAS IRIART BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOA

BIBA ZUEK LUKAS IRIART BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOA

Baonako bestak alternatiboak

Baionako besta alternatiboak: ''Ehun laguntzaile baino gehiago hurbilduko zaizkigu Ipar Euskal Herri osotik''

Baionako besta alternatiboak: ''Ehun laguntzaile baino gehiago hurbilduko zaizkigu Ipar Euskal Herri osotik''

Baionako besta alternatiboez aritu zaigu Lukas Iriart. Dioenez, Baionako Gazte Asanbladak antolatzen dituen jaien irekieran Palestina izan dute gogoan, eta Ipar Euskal Herri osotik 100 laguntzaile baino gehiago hurbildu dira. Bost egunetako festaren egutegia laburbildu digu Iriartek.

''Amak egin zidan lehen jantzia pailazoarena izan zen eta hainbat urte geroago zirku batean egiten dut lan''

''Amak egin zidan lehen jantzia pailazoarena izan zen eta hainbat urte geroago zirku batean egiten dut lan''

Sua Enparantza dantzari eta aktoreak dioenez, Maider Alustiza bere amak egiten ditu Gure Zirkuko jantziak. Bi urte zituela egin zion lehen jantzia, pailazoarena, eta handik hainbat urtera zirku batean lan egiten du Enparantzak eta amak egiten dizkio horretarako jantziak ere.

Iker Galartza: ''Berrikuntza pilo batekin dator Gure Zirkua eta aldaketak funtzionatzen ari dira''

Iker Galartza: ''Berrikuntza pilo batekin dator Gure Zirkua eta aldaketak funtzionatzen ari dira''

Iker Galartzak azaldu digunez, Gure Zirkuaren denboraldi berrian hainbat aldaketa egin dituzte, eta berrikuntza horiek funtzionatzen ari dira. Dioenez, harro sentitzeko modukoa da Abadia Saria jasotzea eta horrek motibatu egiten ditu; ondo ari diren seinale.

Bizkarroien kontrako tratamendua emateko ardiak nola dutxatzen dituen erakutsi digu Aritz Ganboa artzainak!

Bizkarroien kontrako tratamendua emateko ardiak nola dutxatzen dituen erakutsi digu Aritz Ganboa artzainak!

Aritz Ganboa artzainak azaldu duenez, uda garaian ardiak dutxatu behar dira bizkarroien kontrako tratamendua emateko. Taldeka sartzen dituzte ardiak dutxara hainbat bizkarroi mota kentzeko. Era dibertigarri batean erakutsi digu prozesua.

Eduardo Ibero, Yala Nafarroa: ''Aukera aprobetxatu behar genuen gure mezua mundu guztira hedatzeko''

Eduardo Ibero, Yala Nafarroa: ''Aukera aprobetxatu behar genuen gure mezua mundu guztira hedatzeko''

Eduardo Ibero Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteko kideak dioenez, ez dago hitzik sanferminetako txupinazoa botatzean bizitakoak kontatzeko. Oilo-ipurdia jarri zaio irudiak ikusi dituenean. Suhiltzailea da, eta lankideek barre egin diote sua ezin piztu ibili zelako.

Beñat Ordoki, Lesakako ezpata-dantzaria: ''Euriak zirraragarriago egiten du zubi gaineko dantza''

Beñat Ordoki, Lesakako ezpata-dantzaria: ''Euriak zirraragarriago egiten du zubi gaineko dantza''

Zubi gaineko dantza Lesakako sanferminetako ezinbesteko hitzordua da. Bertan izan gara dantza ikusten, eta ezpata-dantzariekin hitz egiten. Onin errekaren inguruan egiten duten dantzaren historia ere kontatu digute.

Goxo Txaranga, neskaz osatutako txaranga bakarretakoa: ''Entsegu intentsiboak egiten ditugu sanferminetarako''

Goxo Txaranga, neskaz osatutako txaranga bakarretakoa: ''Entsegu intentsiboak egiten ditugu sanferminetarako''

Zuriñe Herrero eta Haizea Andonaegi Iruñeko Goxo Txarangako kideek diotenez, neskaz osatutako txaranga bakarretakoa da berea. 12 kidek osatu zuten taldea 2022an, eta errepertorioa berritzen dute jendeak gustuko dituen kantekin. Zuzenean jotzen ikusi ditugu.

1 / 30 Hurrengoa