Oso jendetsuak izan dira Frantzian aurtengo maiatzaren leheneko ospakizunak. Gaurko protagonista, legegileei begira ezkerreko alderdia negoziatzen ari diren hitzarmena izan da, baita Parisen izandako manifestarien eta poliziaren arteko istilu bortitzak ere.
Neurri zehatzak eskatu ditu Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta prezioen igoeraren aurrean, soldaten igoerak "KPIaren araberakoa" izan behar dela defendatu du. 1.400 euroko gutxiengo soldata eskatu du eta gehiegizko soldatei eta dibidendoei mugak edo topea jartzea defendatu du.
Negoziatzen duten sindikatuak direla aldarrikatu dute, baina negoziazio horietan "oso exijenteak" izango direla ohartarazi dute. Hala, besteak beste, langileen erosteko ahalmena txikiagotuko duen hitzarmenik sinatuko ez dutela azpimarratu dute.
ELAk prekarietatea jarri du maiatzaren 1eko manifestazioen jomugan. Sindikatu abertzalearen arabera, Euskal Herrian 541.000 langile baino gehiago ari dira modu prekarioan, eta erdia baino gehiago emakumeak dira. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak soldata igoerak "ezinbestekoak" direla aldarrikatu du.
Beste behin, elkarrekin manifestatu dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Mobilizazioetan, baztertu egin dute aurten hitzartutako igoerei egotzi ahal izatea inflazioaren gorakadaren errua, eta langileek hirugarren krisi bat bere gain hartu behar izatea kritikatu dute.
Duela 45 urte, diktadura bukatzearekin batera, sindikatuak legeztatu zituzten eta Maiatzaren 1ean langileen eguna ospatzen hasi ziren berriro. Lehen manifestazio horiek oso jendetsuak eta bateratuak ziren.
"Gobernuentzat, pertsonak zaintzea, pertsonak erdigunean jartzea, eslogan hutsa bihurtu da. Ez da behar diren aldaketak bultzatzeko eztabaidarik edo neurririk bultzatzen" salatu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak.
"Borrokan ari gara" lelopean, manifestazioak izan dira igande honetan Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Sindikatuak "ezinbestekotzat" jo du maiatzaren lehen honetan langileen antolakuntza.
Langilearen Egunean Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskal Herrian ia milioi erdi langilek lan-baldintza oso txarrak dituztela salatu du: "prekarietatean ari dira lanean".
ELA sindikatuak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu ditu mobilizazioak. LAB sindikatua kalera aterako da, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. UGT eta CCOO batera aterako dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Maiatzaren 1ean, sektore feminizatuetan lan egiten duten emakumeak izango dira, besteak beste, soldata arrakalaren eta lan prekarietatearen aurkako mobilizazioetan. Merkataritzan edota garbiketa lanetan dabiltzan emakumeek euren arazo eta aldarri nagusiak azaldu dizkigute.
Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, fiskalitate hori "ezinbesteko tresna" da trantsizio ekologikorako, soldata-arrakalarako eta gizartearen kolektibo ahulentzako neurriak abiatzeko.
Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, federazioak adierazpen bat argitaratu du, administrazio publikoari kolektiboaren lan txertatze handiagoa eskatzeko enpresa arruntetan.
Bi sindikatuek "kaleak normaltasunez berreskuratu" nahi dituzte datorren igandean, bi urteko pandemiaren ondoren, eta gobernuei eta patronalei prezioak jaisteko eta soldatak igotzeko neurri eraginkorrak eskatuko dizkiete.
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, enpresek ez dute legea betetzen eta administrazioak ez du behar besteko presioa eta ikuskaritza egiten.
"Borrokan ari gara" lelopean, sindikatuak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 11:30ean aterako da Donostian Alderdi Ederretik; Bilbon, Jesusen Bihotzetik; eta Iruñean, Gurutzeko plazatik. Gasteizen, berriz, 12:00etan ekingo diote Andre Maria Zuriaren plazatik.
Krisi ekonomikoari aurre egiteko "egiturazko neurriak" hartzea ezinbestekotzat jotzen du eta soldatak KPIren arabera igotzea eskatuko du, "langileen pobretzea ekiditeko".
"Bizitzea egokitu zaigun aroa definitzeko esaldi bat badago, hona gazteek asmatu zutena: 'Hau da dagoena'. Ezkortasun horren aurrean, ezkerrak 'hau da aldatu behar dena' esan behar du", adierazi du.
CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Maiatzaren 1ean. Langile klasearekiko zorra kitatzeko ordua heldu dela aldarrikatu dute.
Hendaian, Donibane Garazin, Maulen eta Baionan manifestazio bana egin dute goizean Maiatzaren 1aren harira. Sindikatu garrantzitsuenek eta hainbat eragile sozialek bat egin duten Baionako protestan.
Bi sindikatuak elkarrekin mobilizatu dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta langileriak pandemia garaian egindako ahaleginari erantzuteko eskatu dute.
Jendetsua izan da LABek Maiatzaren Lehenerako Bilbon deitutako manifestazioa. Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak azaldu du bizi dugun uneak greba orokorra eskatzen duela.
Pandemiagatik milaka eta milaka langilek aldi baterako lan erregulazioari egin behar izan diote aurre. Batzuen lanerako buelta azkarra izan da, baina badira euren lan etorkizuna kolokan dutenak.
Ehunka pertsonak hartu dute parte LABek Bilbon eta Iruñean deitutako manifestazioetan, koronabirusaren kontrako segurtasun neurriek baldintzatutako Maiatzaren Lehenean.
Aitziber Aranberri Donostiako Villa Sacramento egoitzako langileak (ELA), Oihana Guenaga ITP Aerokoak (LAB) eta Borja Perez Tubacexekoak (CCOO) gaur plazaratuko dituzten mezuak azaldu dizkigute.
Klase borroka eta langileen istorioak kontatzen dituzten filmak aipatu dituzte ostiral honetan Gaizka Izagirre eta Aitor Abaroa zine adituek. Ez galdu!
ELAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu mobilizazioak. LABek 25 mobilizazio baino gehiago antolatu ditu. bestalde, EAEko UGTk eta CCOOk elkarrekin ospatuko dute berriro.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren ustez ulertezina da Euskadiko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia eta Jaurlaritzaren eskua ikusten du erabakiaren atzean.
Sindikatuak "langileekiko eta gehiengo sozialarekiko konpromisoa" erakutsi eta "Nafarroako Gobernuaren politiken norabidearen aldaketa" aldarrikatu nahi du.
Manifestatzea "oinarrizko eskubidea" dela aitortu du Zupiriak, eta "logikoena" nork bere herrian egitea litzatekeela uste du. LABek eta CCOOk ez dute mugikortasun mugarik onartuko.