Itxi

telebista

Gaur

Pilota, saskibaloia eta harri-jasotze emanaldiak, ETBn eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Iñaxio Perurenaren saiakera, Xala-Merino II / Elezkano-Albisu norgehiagoka eta Gipuzkoa Basket-Laboral Kutxa eta Cai Zaragoza-Bilbao Basket partidak eskainiko dira.

Saskibaloi emanaldi bikoitza izango dugu gaur Euskal Telebistan eta eitb.eus-en: Gipuzkoa Basket-Laboral Kutxa, 12:00etan, ETB1en; eta Cai Zaragoza-Bilbao Basket, 12:15ean, ETB4n. Lehenengoan Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira esatariak; eta bigarrenean Asier Aranguren eta Aitor Uriondo.

16:00etan, ETB1eko herri kirolen tartean, Iñaxio Perurenaren errekor saiakeraren kontakizuna egingo du Ibon Gaztañazpik, J.J. Unanue Goenatxo harri-jasotzailea lagun duela. 303 kiloko harria jasotzen ahaleginduko da leitzarra goizean, Asteasun.

17:00etan hasiko da, ohi denez, 'ETB Kantxa' saioa, Xabier Euzkitzek gidatuta. Joxan Tolosaren eta Elena Azpeitiaren laguntzaz, Eibarko Astelenan ospatuko den jaialdiaren berri emango dute. Jaunarena-Irusta / Irribarria-Merino I partidarekin hasiko da. Ondoren, Txapelketako norgehiagoka jokatuko da, Xala-Merino II / Elezkano-Albisu. Amaitzeko, Gorka-Cecilio eta Jaka-Tolosa izango dira, aurrez aurre.

20:15etik aurrera, ETB4n, Euskadiko Pala Txapelketako ¾. posturako partida eskainiko da: Aierbe-Imanol / Landeta-Ibargarai. Iñigo Aiestaran arduratuko da kontakizunaz, Iñigo Oiartzabal lagun duela.

Bestalde, 19:30etik aurrera ETB1en ikusgai izango den 'Gol Festa' saioan futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek. Eguneko arreta guneetako bat Real Sociedad-Cordoba partida izango da.

Go!azen 11
Artefaktua
Oholtzan
Egun On Euskadi
Txoriene
JA Sukalerrian
Iparraldearen Orena
Biba Zuek
Hitzetik Hortzera
Herri Txiki
EiTB Kultura
Eguraldia
Gora Bihotzak
RH+

Bilatu nahieran-en

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
  • kargatzen