Baserria
1.000 euroko saria jaso dute
Amalur eta Xabi, "Baserria" saioko baserritarrik eta kaletarrik onenak
EITB Media
Finalean ez zuten irabazi, baina ikusleen lehiakide gogokoenak izatea lortu dute. Xabik kaletarren botoen % 52a jaso du; Amalurrek, baserritarren botoen % 38a.
Amalur Arbelaitz eta Xabi Orbegozo dira, "Baserria"ren ikus-entzuleen ustez, saioko baserritarrik eta kaletarrik onenak, hurrenez hurren. Finalean Gariren eta Gontzalen aurka irabazterik izan ez bazuten ere, ikusleen gogokoenak izatea lortu dute. 1.000 euroko txekea jaso dute bien artean banatzeko; beraz, 500 euro bakoitzarentzat
Kaletarren artean, botoen % 52a jaso du Xabik. Haren ostean Gontzal izan da, % 15arekin. Zerrendak horrela jarraitzen du: Iratxe (% 9), Aintzane (% 9), Andoni (% 5), Ainhoa (% 3), Edu (% 2), Maitane (% 2), Beñat (% 2) eta Natalia (% 1).
Baserritarren artean, aldiz, botoen % 38a jaso du Amalurrek. Haren ostean Joxe izan da, % 21arekin. Zerrendak horrela jarraitzen du: Gari (% 19), Ibai (% 8), Xegone (% 6), Axun (% 3), Ainara (% 2), Luis (% 1), June (% 1) eta Amaia (% 1).
Kaiku Box saria
Bestalde, lehiakide gogokoenaren alde bozkatu dutenen lagun guztien artean egindako zozketan Arantxa Ibarguren izan da irabazlea eta Kaiku Box saria eraman du.