Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Jokin eta Andrea azken kaleratuak, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioko platoan

EITB Media

Orain arteko desafiorik ikusgarrienaren gakoak aztertuko dituzte, eta Ion Areitio adituak emaitzaren arrazoiak azalduko ditu. Nor izan zen mugak gainditzen lehena? Joko zikina egon zen?

0:32
Andrea eta Jokin

Jokin eta Andrea "Baserria" saioko azken kaleratuak "Baserria Zuzenean" saioko platoan izango dira gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Klaudio Landak aurkeztuta, orain arteko desafiorik ikusgarrienaren gakoak aztertuko dituzte, zuzenean. Asier eta Tania vs Jokin eta Andrea: lau protagonista horiek lehiatutako probaren nondik norakoak hizpide izango dituzte Jokin eta Andrearekin, saioko kolaboratzaileekin eta lehiakideen senideekin. Gainera, Ion Areitio adituak emaitzaren arrazoiak azaldu eta frogak ere ekarriko ditu platora.

Desafioan parte hartu duten lau lehiakideek mugak gainditu dituzte. Hala onartu dute beraiek. Zein izan da mugak gainditu dituen lehen bikotea? Joko zikina egon al da igandeko desafioan? Jokinek eta Andreak argi daukate. Platoan azalduko dute zein momentutan ikusi duten joko zikin hori. Gainera, euren estrategiaz ere galdetuko diete: Ona izan al da? Akatsak egin dituzte?

Bestalde, lehiaketaren azken txanpak ekarriko diguna ere aztertuko dute: Asier eta Taniaren garaipenarekin, talde gorrian hiru bikote sendo geratzen dira: Asier eta Tania, Petatu eta Ainhize, Goiko eta Edurne. Zein estrategia erabiliko dute Edurnek eta Goikok talde gorrian? Bolada txar baten ondoren, albiste on gehiago etorriko dira talde gorrira? Analisia, gaurko saioan.

Hau guztia aztertzeko, ez dira faltako ohiko kolaboratzaileak: Xabi, Amaia eta Joxe lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez komunikatzailea; eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, ohi bezala, bigarren denboraldi honetako lehiakide kanporatuak, tartean Telmo, Zigor eta Aitziber.

Astero bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial