Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arkume marinatua salmorejo erara dilista kiribil eta leka entsaladarekin
Arkume marinatua salmorejo erara dilista kiribil eta leka entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Arkume marinatua salmorejo erara:
  • Arkume solomoa
  • 6 baratxuri ale
  • Erromero adar bat
  • Ezkaia
  • Piperrauts gozoa eta mina
  • Perrexila
  • Pipermin bat
  • Piper txorizero mamia, 2 koilarakada
  • Kuminoa
  • Arbendolak, 30 g
  • Ogia, 40 g
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Oliba olioa
  • Dilista kiribil eta leka entsalada:
  • Dilista kiribilak, 100 g
  • 8 leka
  • Ahuntz gazta zati bat
  • Tomate bat
  • Ahuakate bat
  • Mahats mordo txuri bat
  • 6 arbendol birrinduta
  • Ozpina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata apurtua:
  • 2 patata
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Salmorejo pasta
Prestaketa

Arkume marinatua salmorejo erara

Arbendolak eta ogia oliotan frijitu, eta almaiz batean sartu. Ezkaia, erromeroa, kuminoa, baratxuria, perrexila,  piperrautsa, pipermina, txorizo-piper mamia eta ardo zuria gehitu, eta pasta bat egin; oliba olio pixka bat gehitu. Arkume zati bakoitza gazitu, eta pasta horrekin igurtzi, eta beratzen utzi. Ondoren, oliotan gorritu, eta olioarekin konfitatzen jarri bigundu arte. Epelean erreserbatu.

Dilista kiribil eta leka entsalada

Dilista kiribilak egosi. Lekak zatituta salteatu. Beste osagaiak moztu, eta ontzi batean elkartu osagai guztiak. Ozpina, arbendolak, olioa eta gatza almaizean txikitu entsalada goxatzeko.

Patata apurtua

Patatak zuritu, eta egosi. Ontzi batean sartu, eta beste osagaiekin elkartu, eta sardexka baten laguntzarekin zanpatu.

Bukaera

Plater batean, patata apurtua jarri. Gainean, arkume zatiak ipini, eta saltsarekin gozatu. Ondoan, entsalada jarri.