lehenengoak
Shakshuka dilistak:
Eltze batean dilistak porruarekin, azenarioarekin eta erramu orri batekin egosten jarriko ditugu. Irakiten hastean, 40 minutuz su txikian egosten utzi.
Bitartean zartagin batean, olioa bota eta tipula, piper gorria eta baratxuri alea txikituta erregosten jarri..Erdi eginda daudenean, tomatea azal eta hazi gabe txikituta gehitu eta erregosten jarraitu. Kuminoa, martorria, pipermina eta piperrautsa gehitu eta zartaginera bota. Dilistak eginda daudenean, xukatu eta zartaginera sartu, ondo nahastu eta egosketako ura gehitu, lehorrak ez geratzeko. Koilarakada bat jogurt sartu, feta gazta zati batzuk erantsi eta buztin kazola batzuetara banatu. Erdian zulotxo bat egin eta arrautza bertan ireki eta sutara gerturatu, arrautza egin dadin. Eginda dagoenean, pipermina txikitu pixka bat eta tipulin adar-berdea txikituta gainetik banatu.
Pilaf arroza txistor, odolki eta hirugiharrarekin:
Zartagin batean tipulin eta baratxuri ale txikitua olioarekin erregosten jarri. Arroza gehitu. Gatza bota eta sueztitu. Salda beroa sartu eta egosten jarri, su bizian 15 minutuz. Bestalde, zartagin bero batean txistorra, hirugiharra eta odolkia txikituta sartu eta ondo gorritu. Koipea kendu eta arroza egosten denean, bertara gehitu arroza eta ondo nahastu.
BUKAERA:
Dilistak buztinezko ontzian zerbitzatu eta arroza bertan edo beste ontzi batean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa