Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Dilista berde krema barazki eta txorizo biribilkiarekin
Dilista berde krema barazki eta txorizo biribilkiarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gaileta orea:
  • -Irina, 300 g
  • -Gurina, 280 g
  • -Azukrea, 100 g
  • -Gorringo bat
  • -Banilla esentzia
  • -Gatza, pixka bat
  • Karamelu saltsa:
  • -Azukrea, 300 g
  • -Ura, 240 g
  • -Esne gaina, 335 g
  • -Gurina, 335 g
  • -Banilla adar bat
  • -Gatza, pixka bat
  • Txokolate estalkia:
  • -Txokolate beltza, 250 g
  • -Gurina, 100 g
  • -Glukosa, koilarakada bat
  • Txokolate eta hurra bolak:
  • -Soberan dagoen gaileta
  • -Soberan dagoen txokolate krema
  • -Hurrak
  • -Txokolate txuria
Prestaketa

Dilista berde krema:

Lehenengo belar usaintsuen sorta prestatu. Erramua, ezkaia eta perrexil adarra bildu eta soka batekin lotu. Azenarioak txikitu, tipulatxa zuritu eta osorik utziko dugu bertan iltze-belarrak sartzeko.

Osagai guztiak dilistekin batera lapiko batean jarri eta salda eta ura bota. Egosten jarri dilistak ondo egin arte. Urdaiazpiko zatia atera eta ondoren birringailuarekin ondo txikitu krema arin bat geratu arte. Birrintzen ari garen bitartean gurina gehitu. Gatza jarri.

Barazki eta urdaiazpiko salteatua:

Hirugiharra karratutan moztu eta zartagin batean gorritzen jarri. Barazkiak tamaina berdinean moztu eta olioarekin erregosten jarri. Dilistekin egositako urdaiazpiko zatia ere txikitu eta barazki erregosiekin nahastu.

Barazki eta txorizo biribilki kurruskaria:

Barazkiak eta txorizoa makilatxo finetan moztu eta makila bakoitzetik, 2 hartu eta eskuekin elkartu. Biribilki orea hirukitan moztu eta erdian makilatxoak jarri. Biribilkia itxi eta labean 180ºC-tara sartu edo oliotan frijitu.

Bukaera:

Katilu batean dilista-berde krema jarri eta ondoan barazki eta txorizo biribilkia, eta plateretik banatuta barazki eta urdaiazpiko salteatuak. Ogi zati batean karratuak moztu eta frijituta platerean bota.