Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Dilista gorri eta zerba tortilla idiazabal eta barazki bolekin
Dilista gorri eta zerba tortilla idiazabal eta barazki bolekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Dilista gorri eta zerba tortilla:
  • Dilista gorriak, 200 g
  • Zerba sorta bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Baratxuri hautsa
  • Tipula hautsa
  • Idiazabal eta barazki bolak:
  • Batata, 200 g
  • Brokoli birrindua, 75 g
  • Zerba orriak txikituta
  • Azenario birrindua, 50 g
  • Idiazabal birrindua, 40 g
  • Arrautza bat
  • Arbendola hautsa, 30 g
  • Gatza
  • Perrexila
  • Albahaka
  • Ahuakate eta oliba verde hummusa:
  • Ahuakate bat
  • Oliba berdeak, eskukada bat
  • Tahinia, koilarakada bat
  • Limoi baten zukua
  • Baratxuria, atal bat
  • Kuminoa, pixka bat
  • Oliba olioa, pixka bat
  • Gatza
  • Idiazabal natxoak:
  • Idiazabal gazta birrindua
Prestaketa

Dilista gorri eta zerba tortilla:

Dilistak garbitu eta hezetzen utzi 2 orduz gutxienez. Xukatu, baina ur pixka bat utzi, gatza, baratxuri eta tipula hautsa gehitu eta birringailuarekin ondo txikitu.

Zerbak ondo garbitu eta penkak egosi. Ur hotzetara pasa eta makilatxotan moztu.

Zartagin batean olioa bota eta dilista zukua luzatu, gainean zerba penka makilatxoak jarri eta tortilla bat izango balitz bezala bildu.

Idiazabal eta barazki bolak:

Batata egosiko dugu eta beste barazkiak, birrindu. Egosita dagoenean, ontzi batean sartu beste barazki birrinduekin eta arrautza, gazta, gatza eta belar txikituekin. Eskuekin ore bat egin eta bola forma eman. Zartaginean olio pixka batekin gorritu edo labean.

Ahuakate eta oliba berde hummusa:

Osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin txikitu.

Idiazabal natxoak:

Zartagin bero batean gazta birrindu multzoak egin eta gorritu kurruskariak geratu arte.

BUKAERA:

Plater batean dilista eta zerba tortillak jarri eta ondoan barazki bolak. Inguruan hummusa eta honen gainean gazta natxoak