Gizartea -
TRAFIKO-ISTRIPUA
N-622 errepidea berriro zabaldu dute Gasteizen, bi kamioiren arteko istripu batengatik itxita egon ondoren
Bi kamioik talka egin dute eta bat irauli da; ondorioz, errepidean gurutzatuta geratu da eta zamaren zati bat isuri egin da. Istripuak auto-ilarak sortu ditu, bi noranzkoetan. Errepidea 19:00ak aldera berriz zabaldu dute, ibilgailuak garabiekin kendu eta galtzada garbitu ondoren.
EITB MEDIA
N-622 errepidea itxita egon da Gasteizen, Bilborako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko talkaren ondorioz. Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, ez da inor harrapatuta geratu, baina zaurituak izan dira.
Istripua 12:05ean gertatu da, 5. kilometroan. Bi kamioik istripua izan dute, horietako bat erabat gurutzatuta geratu da errepidean eta bidea moztu du. Istripuaren ondorioz, zama galtzadan isuri da, eta auto-ilarak eragin ditu, bi noranzkoetan.
Gasteizko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan dute, ibilgailuak Arabako hiriburutik N-622 errepidera sartzea eragozteko.
Errepidea 19:00ak aldera berriz zabaldu dute, ibilgailuak garabiekin kendu eta galtzada garbitu ondoren.