cerrar buscador

19:55

Trafikoa

Istripua

Trenak auto bat harrapatu du Itsasondoko trenbide-pasagunean

eitb.eus

Bi pertsona zauritu dira, baina ez daude larri. Trenen zirkulazioa etenda egon da 19:00etatik 20:15era.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Trenak auto bat harrapatu du Itsasondoko (Gipuzkoa) trenbide-pasagunean eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Zaurituak, 38 urteko emakumea eta 21 urteko gizona, ez daude larri, baina suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailutik. Emakumeak ditu zauri larrienak, kolpe ugari jaso baititu gorputz osoan zehar.

Ezbeharra 19:00etan gertatu da, eta tren zirkulazioa etenda egon da 20:15 arte.

Iruzkinak