cerrar buscador

15:36

Trafikoa

ELURTEETARAKO PLANA

Gasteizek elurteen aurkako plana aktibatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Elurra kentzeko 11 makina aterako dira Arabako hiriburuko kaleetara.

  • Elurra Gasteizen. Argazkia: EiTB

    Elurra Gasteizen. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko Udalak elurteetarako jarduera-plana jarri du martxan gauerdian. Horretarako, gatza eta gatzuna sakabanatuko duten eta hortzak dituzten elurra kentzeko hamaika makina ipiniko ditu.

Segurtasun Sailak larunbat eguerdira arte mantenduko duen alerta laranja aktibatuko du bihar, Euskadin egongo diren elurteengatik. Horiek jatorri polarreko aire masa oso hotz baten ondorio dira, eta elur-kota 300-400 metroraino jaitsiko ditu.

Hortaz, Gasteiz itsas mailatik 500 bat metrotara dagoenez, Udalak elurteetarako jarduera-planaren 1 emergentzia fasea abiatzea erabaki du gaur gauerdian. Horrela, elurra kentzeko hamaika makina erabiliko dira guztira gerta litezkeen gorabeherei aurre egiteko.

Iruzkinak