Bitxikeriak -

Profezia

Abenduaren 21a: maiak oker zeuden

AEBetako Gobernuaren eta NASAren arabera, "2012ko urte bukaeran munduaren amaiera izango dela esaten duten zurrumurruak faltsuak dira", baina munduko hainbat lekutan profezia sinetsi dute.

'2012' munduaren amaierari buruzko pelikualren irudia. Argazkia: IMDB
'2012' munduaren amaierari buruzko pelikualren irudia. Argazkia: IMDB
'2012' munduaren amaierari buruzko pelikualren irudia. Argazkia: IMDB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipsos enpresak egin duen inkesta baten arabera, estatubatuarren % 12k, txinatarren % 20k, mexikarren % 13k eta espainiarren % 10ek datorren abenduaren 21ean munduaren amaiera izango dela esaten duen maien iragarpena sinesten dute. Hala ere, maiek ere dagoeneko iragarri dute munduaren amaiera izateko iragarri duten data hori faltsua dela esan dute.

Guatemalako hiru buruzagi maiak azaldu dutenez, maien egutegiak abenduaren 21erako iragarri duen aldaketak ez du munduaren amaiera eragingo.

Sare sozialetan dituen kontuen bitartez, 2012an mundua amaituko dela esaten duten zurrumurru horiekin amaitzeko kanpaina egiten ari da NASA.

AEBetako Gobernuak ere herritarrak lasaitu nahi izan ditu, eta hau argitaratu du bere blog ofizialean: "2012ko amaieran mundua bukatuko dela esaten duten hainbat zurrumurru argitaratu dira azkenaldian. Zurrumurru horietako batzuek maien egutegiak iragarri duen munduaren amaiera aipatzen dute (baina ez da gertatuko); beste batzuek kometa bat Lurrean eroriko direla esan dute (hori ere gezurra da); eta beste batzuek beste planeta ezkutu batek gurearekin talka egingo duela azaldu dute (hori ere ez da gertatuko)". Horrez gain, Gobernuak esan du mundua ez dela 2012an bukatuko.

EZ sinesteko argudioak

Lurra ez dago bere azken egunetan, duela 4.500 milioi urte sortu baitzen eta beste horrenbeste falta baita Eguzkia agortzeko.

Horrez gain, abenduaren 21a ez da maien egutegiaren azken eguna. Maiek hiru egutegi mota dituzte: erlijiosoa, zibila edo eguzkiaren araberakoa, eta abenduaren 21ean amaitzen den Zenbaketa Luzea izenekoa. Hortaz, egutegi berria hasiko dute, guk urtarrilaren 1ean egiten dugun bezala.

Urduritasuna

Profeziak urduritasuna eragin du Errusian eta Txilen. Erosketa ugari egin dituzte herritarrek, eta egun horretan lanera ez joateko baimena eskatu dute batzuek.

Frantziako agintariek Bugarach mendira igotzeko errepidea itxi dute. Profeziak sinesten dituztenentzako leku aproposa omen da Pirinioetako mendi hori.

Egiak

Lurra eguzkiarekin lerrokatuko dela, eta, ondorioz, Lurraren ardatza desbideratu egingo dela iragarri du profeziak. Lerrokatze hori benetan gertatuko da.

Eguzkia Esne Bidearen erdian kokatuko da. Gune horri maiek Xibalba deitzen zioten; hau da, "infernura bidea".

Hala ere, lerrokatze hori urtero gertatzen da, eta, hortaz, ez du munduaren amaiera iragartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea