Bitxikeriak -
'GUINNESS' ERREKORREN LIBURUA
Munduko pertsonarik adinekoena inoiz gehien bizi izan den gizona da
Jiroemon Kimura 115 urte eta 253 eguneko japoniarra inoiz bizitza luzeena izan duen gizonezkoa da.
Erredakzioa
Jiroemon Kimura Guinness errekorren liburuan sartu da. 115 urte eta 253 eguneko japoniarra da inoiz gehien bizi izan den gizonezkoa. Lehen, Christian Mortensen danimarkarrak zeukan errekor hori; 115 urte eta 252 egunez bizi izan zen.
Guinness liburuaren arabera, Jeanne Louise Calment frantsesa da inoiz luzaroen bizi izan den pertsona; 122 urte eta 164 egun zituela hil zen, 1997an.
Tango probintzian (gaur egun, Kyoto) jaio zen Kimura, nekazari familia batean. Bizitza osoa posta bulego batean lan egiten eman ondoren, erretiroa hartu, eta hurrengo urteak ortua zaintzen pasatu zituen.
Abenduaren 15ean, ospitaleratu egin zuten japoniarra, osasun egoera zela eta, baina gutxika hoberantz egin duela adierazi dute medikuek.
Kimurak zazpi seme-alaba (bizirik, bost), 14 biloba, 25 birbiloba eta 13 heren-iloba ditu.