Bitxikeriak -
60 urtez gorako gurasoak
Txinan isuna jarriko diete guraso nagusiei bisita egiten ez dietenei
Lege berriarekin "60 urtez gorako pertsonen zainketa hobetzea" nahi dute.
Erredakzioa
Txinako Gobernuak gurasoak maiz bisitatzera derrigortzeko legea onartu du ostiral honetan. Zehazki, 60 urtetik gorako gurasoak dituztenentzako legea da, eta bisiten kopurua betetzen ez dutenek, isun ekonomikoa jasoko dute.
Lege berria Adinekoen Interesak eta Eskubideak Babesteko Legearen parte da. Helburua, Gobernuaren arabera, "60 urtez gorako pertsonen zainketa hobetzea da".
Hala ere, lege berriak ez du seme-alabek egin behar dituzte bisitak zehazten. Txinako hedabideek azpimarratu egin dute azken urteetan gora egin duela abandonatutako adindunen eta egoera txarrean bizi direnen kopurua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea