Bitxikeriak -
Brasilen
Kartzelan sakelako telefonoak sartzen zituen katua harrapatu dute
Katua presoen talde batek hazi zuen eta senideei utzi zieten kartzelan nola sartu eta nola atera erakus ziezaioten.
Erredakzioa
Brasileko espetxeak ospea dute bertako presoei atzematen dizkieten sakelako telefonoen kopuru handiagatik. Telefonoak kartzelan sartzeko modu ugari daude, baina guztien artean bitxiena aste honetan bertan jakin dute, izan ere, kartzelan sartzen zen katu bat harrapatu dute sakelako telefono bat, kargadorea, lau bateria eta serra batzuk gorputzean itsatsita zeramatzala.
Askok 'katu-mandoa' goitizenaz ezagutzen dute jada. Katua Desembargador Luiz de Oilveira Souza kartzelako agenteek harrapatu zuten, Arapiraca izeneko hirian, Alagoas estatuan.
Agintariek azaldu dutenez, katua presoen talde batek hazi zuen eta senideei utzi zieten kartzelan nola sartu eta nola atera erakus ziezaioten.