Bitxikeriak -
JAPONIAN
Txipiroi erraldoi bizi baten irudiak hartu dituzte lehen aldiz
Zientzialari talde batek zefalopodo hori bere habitat naturalean ikusi eta grabatu du lehen aldiz, kilometro bateko sakoneran.
Erredakzioa
Japoniarrek zuzendutako zientzialari talde batek txipitoi erraldoi bizi baten irudiak hartu dituzte lehen aldiz. Zilar-koloreko zefalopodoak hiru metroko luzera du, eta Ogasawara uharteetan topatu dute (Tokiotik 1.000 kilometro hegoaldera).
Nahiz eta animalia tamainaz txikia izan (harrapatu zen lehena 18 metroko luzerakoa zen), bere habitat naturalean grabatutako lehena izan da, eta animalia hori hobeto ulertzen lagunduko du.
Tsunemi Kubodera zoologo eta zientzialari talde horren zuzendariaren esanetan, “jende asko saiatu da txipiroi erraldoiaren irudiak lortzen, baina porrot egin dute guztiek”.
Kuboderaren taldeak itsaspeko txiki bat erabili du sakontasun horietara heltzeko, eta giza eta txipiroi begientzat ikusezin diren argi batzuez baliatu dira irudiak hartzeko. Metro bateko txipiroi bat beita bezala erabiliz lortu dute zefalopodoa erakartzea eta filmatzea.
Zientzialariek 100 murgiltze inguru behar izan dituzte animalia ikusteko. Txipiroia 900 metro inguruko sakonerara jarraitzea lortu dute.