Bitxikeriak -

Misterioa

Aretxabaletako telefono kabinako misterioa: jolasa edo artea?

Azken hilabeteetan hildako basurde bat, motozikleta bat, barruko arropa esekita eta frutaz beteriko ontzi bat.

Motorra telefono kabinaren gainean, Aretxabaletan. Argazkia: EITB
Motorra telefono kabinaren gainean, Aretxabaletan. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aretxabaletako telefono kabina publiko bat ezagun egin da azkenaldian, azaroaz geroztik bertako sabaian agertu diren objektuak direla eta.

Antza denez, azaroaren 18an hasi zen guztia. Egun horretan, 25 kiloko hildako basurde bat agertu zen telefono kabinaren gainean.

Telefono kabina herriaren erdian dago, udaletxearen alboan, eta lehen gertaeraz geroztik, "basurdearen kabina" izenez ezaguna da herrian. Azarotik beste hiru objektu azaldu dira: barruko arropa, fruta eta motozikleta bat.

Ana Bolinaga Aretxabaletako alkateak adierazi duenez, umorez hartu dute telefono kabina publikoko misterioaren kontua, eta ez dakite nor dagoen ekintza horien atzean. Hala ere, "herri ekimen" bat dela uste dute, 'bat-batean sortua", eta herriko hainbat lagun taldek egindakoa.

Hala ere, hildako animalia bat kabinaren gainean jarri izana salatu du, eta oinezkoen segurtasuna arriskuan ez jartzeko eskatu die ekimenaren arduradunei .

Ekimen atsegina da, eta herrian imajinazioa duten pertsonak daudela uzten du agerian, Aretxabaletako alkatearen arabera.

Zenbaitek artearekin lotu dute ekimena, baina, beste herritar askoren iritziz, bat-batean sortu zen herri ekimena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea