Bitxikeriak -
'Pishgam' kohetea
Iranek kohete bat jaurti du espaziora barruan tximino bat zuela
Aurreikusitako etapak, abiadura, azkartasuna eta altuera lortu ostean, lurrera itzuli da, tximinoa zauritu gabe.
Erredakzioa
Iranek kohete bat jaurti du espaziora barruan tximino bat zuela, astelehenen honetan, Irango erakunde espazialak jakitera eman duenez.
Aurreikusitako etapak, abiadura, azkartasuna eta altuera lortu ostean, lurrera itzuli da, tximinoak zauririk izan gabe.
Iranek egin ditu kohetearen motorra, kohetea espaziora jaurtitzeko plataforma, eta uneoro kohetearekin komunikazioa bermatzeko hainbat gune.
Azkenean, aurreratu egin dute kohetearen jaurtiketa; izan ere, Hamid Fazeli Irango programa espazialaren zuzendariak adierazi zuenez, Iraultza Islamiarraren 34. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, otsailaren 1aren eta 11ren artean, jaurtitzeko asmoa zuten.
Arduradunaren hitzetan, asmo handiko proiektu nazional baten barruan dagoen jaurtiketa izan da, honako hau da horren helburua: "gizonezko bat orbitan jartzea bost eta zortzi urte artean".