Bitxikeriak -
Publizitatea
Mourinho, atsegin, Ikearen iragarki berrian
Enpresa suediarrak kanpaina berria kaleratu du. "Zure etxeak hobea egiten zaitu" lelopean, Real Madrileko entrenatzailea eraldatu egin dute.
Erredakzioa
Ikea enpresa suediarrak Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailea atsegina izatea lortu du. "Zure etxeak hobea egiten zaitu" lelopean, Ikearen kanpaina berrian portugaldarra inoiz baino atseginago agertzen da.
Irudietan, teknikariaren berdin-berdina den aktore bat telefonoz ari da eta beste aldean dagoenari eskerrak ere ematen dizkio. Ondoren, emazteari gosaria prestatzen agertzen da eta, azkenik, etxeko sukaldaria ere egindako janagatik zoriontzen du. Emakumeak, gainera, Messiren kamiseta soinean duela ikus daiteke.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea