Bitxikeriak -
Uda hotz eta euritsua
'Uda Euskadin, urteko egunik onena'
2013ko uda azken 200 urteetako hotzena eta euritsuena izango dela uste dute adituek. Hori dela eta, sare sozialetako erabiltzaile asko urtaro hori izan baden galdetzen hasi dira.
Erredakzioa
Frantziako meteorologoen ustez, aurtengo uda azken 200 urteetako hotzena eta euritsuena izango da. Kalkuluen arabera, udako hiru hilabeteetan (ekaina, uztaila eta abuztua) tenperaturak ohikoak baino bizpahiru gradu txikiagoak izango dira. Hala ere, noizean behin beroa ere egingo duela aurreratu dute.
Datu horiekin batera, sare sozialetako erabiltzaile asko urtaro hori izan baden galdetzen hasi dira esaldi xelebre eta umoretsuekin.
(Sare sozialetatik aurkitu daitezkeen argazkietako bat. Argazkia: facebook.)
Sare sozialetako esaldiak
"Esaten dute 1816koa hona izango den udarik hotzena izango dela aurtengoa, Euskadin izan ezik noski, berotsuena izango baita".
"Uda Euskadin, urteko egunik onena".
"Eguraldi honek alde ona ere badu, sikiera: Euskadin, berokia erakusteko, ez dago 'bikini operazioa' egin beharrik".
"Azken 200 urteetako udarik hotzena eta euritsuena izango dela gurean? Azken urteotako udak ez dira askoz ere hobeak izan".
"Maiatzaren 40ra arte, ez kendu zaia baino, honakoa esan beharko genuke Euskadin: ez kendu zaia, ez kendu katiuskak, ez ahaztu euritakoa eta udaren zain egon eserita".
"Arraioa, zelako hotza. Uda honetan Finlandiara joango naiz udaz gozatzeko, izan ere Euskadin..."
"Bizitza Euskadin uda itxaron bitartean igarotzen dena da."
"Euskadi, uda zurrumurrua baino ez den tokia".
"Ateoa naiz politikan, erlijioan eta orain meteorologian. Ez dut Euskadiko udan sinesten".