Bitxikeriak -
Arrakasta gozogintzan
'Cronut' opiltxoa, azken moda New Yorken
Biztanleek orduak ematen dituzte SoHon ilarak egiten erdi croissant erdi donut den gozokia lortzeko. Halaber, merkatu beltza sortu da jada, eta hiru aldiz garestiagoa saltzen ari dira Interneten.
Erredakzioa
'Cronut'a, erdi croissant erdi donut den opiltxoa, jaio berri da New Yorken. Bitxikeri goxo horrek arrakasta handia lortu du biztanleen artean eta, hori dela, herritarrek orduak ematen dituzte SoHon ilarak egiten hura erosteko.
Egunean 200 'cronut' saltzen ditu Dominique Ansel sukaldariburu frantziarraren gozotegiak. Croissanten antza duen oreari, donut baten itxura eman dio Anselek gozokiari.
Lagun bakoitzak bi 'cronut' bakarrik eros ditzake, bost dolarretan (3,7 eurotan), eta ordubete eskasean agortzen dira egunero, ehunka lagunak egoten direlako lehen orduetatik horien zain.
'Cronut'en arrakasta Internetera ere heldu da, izan ere, gozokia jaten hiritarrek argazkiak igo dituzte sare sozialetara #cronut hashtagarekin.
Halaber, gozoki horren inguruan merkatu beltza sortu da jada, eta hiru aldiz garestiagoa saltzen ari baitira Interneten, 15-40 dolar artean, alegia (11,30-30,2 euro artean).