Bitxikeriak -
Londresen
Laborategiko lehen hanburgesa sortu dute
Bost urteko ikerketaren ostean, taldeak laborategiko haragiak elikagaien krisiari irtenbidea aurkitzen eta aldaketa klimatikoari aurre egiten laguntzea espero du. Proiektuak 250.000 euro kostatu ditu.
Erredakzioa
300.000 dolar baino gehiago balio duen hanburgesa batentzat, batek patata frijituak eta freskagarri bat ekartzea esperoko luke. Baina honako hau ez da ohiko hanburgesa bat, ez. Londresen, dastatzeko egindako ekitaldi publiko batean, zientifiko talde batek behi baten ama-zeluletatik sortutako laborategiko lehen hanburgesa zerbitzatu du.
Bost urteko ikerketaren ostean, Mark Post Masstricheko Unibertsitateko taldeko kideak laborategiko haragiak elikagaien krisiari irtenbidea aurkitzen eta aldaketa klimatikoari aurre egiten laguntzea espero du. Halaber, txuletoiak sortzea ahalbidetuko luketen hezur-zelulak sortzea ez du baztertu. Proiektuak 250.000 euro kostatu ditu.
Posten lana lehenengo fasetan egon eta oraindik eskala handitan egiten ez den arren, ikertzaileak produktuaren inguruko esperantza handia azaldu du, The Guardian egunkarian irakur daitekeenez.
Postek azaldu duenez, laborategiko haragiaren arrakasta ez dago zientziaren menpe. "Hanburgesak arrakasta izateko, ohiko haragia bezala ikusi, sentitu eta dastatu behar da", nabarmendu du.