Bitxikeriak -

Txinan

Zoo batek txakurrak lehoi eta arratoiak narrasti 'bihurtu' ditu

Txinako Henan probintziako Luohe hirian dagoen zoologikoak erakusgai zituen "lehoi afrikarrak" mastin tibetarrak ziren errealitatean.

"Lehoi" bihurtutako txakurretako bat. Argazkia: South China Morning Post
"Lehoi" bihurtutako txakurretako bat. Argazkia: South China Morning Post
"Lehoi" bihurtutako txakurretako bat. Argazkia: South China Morning Post

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako zoologiko batek 15 yuan (2 euro inguru) kobratzen zituen "mozorrotutako" txakurrak lehoi bezala eta arratoiak narrasti exotikoak izango balira bezala erakusteagatik, hedabide txinatarrek azaldu dutenez.

Txinako Henan probintziako Luohe hirian dagoen zoologikoak erakusgai zituen "lehoi afrikarrak" mastin tibetarrak ziren errealitatean. "Zoologikoa gezurretan ari da. Txakurrak lehoiak izango balira bezala saldu nahi dizkigu", kexatu zen sei urteko semea bertara eraman zuen bisitari bat, "lehoiek" zaunka negiten zutela ikusi zutenean.

Langile baten arabera, lehoiak beste zoologiko batera eraman zituzten beste felido batzuekin parekatzeko, eta beste langile batek txakurrak lehoiekin batera hazten direla azaldu zuen.

Debekatua zoologikoen jardun pribatua

Luoheko Garapen eta Erreforma Batzordeak nabarmendu duenez, zoologikoak inoiz ez du jarduteko ezta bertara joateagatik kobratzeko lizentziarik izan.

Zoologikoa enpresa pribatu batek gestionatzen duela adierazi du Yu Hua administratzaileak, eta lortutako irabaziek langileen soldatak ordaintzeko ez beste balio dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea