Bitxikeriak -

Lasterketa Trizion

'Manchita', barraskilo arinena

Enma Caceres neskatoaren moluskua garaile izan da Trizioko barraskilo-lasterketan.

88 haurrek parte hartu dute aurtengo lasterketan. Argazkia: EFE
88 haurrek parte hartu dute aurtengo lasterketan. Argazkia: EFE
88 haurrek parte hartu dute aurtengo lasterketan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enma Caceres neskatoaren 'Manchita' moluskuak Trizioko XVII. Barraskilo-Lasterketa irabazi du igande honetan, 120 milimetroz 350 gramoko kontserba-lata bat arrastaka eraman ostean.

Bigarren postua Luz barraskiloarentzat izan da (Sergio Perez haurrarena), eta hirugarren postua, berriz, Lula barraskiloak lortu du (Irene Asensiorena).

Errioxako udalerri honetako herritarrei 'barraskilozale' deitzen diete. Gaur adin desberdineko 88 haurrek parte hartu dute, eta txandaka egin dituzte lasterketak. Barraskiloaren oskolari lata 'loctite'rekin itsatsi diote, eta 'kale' batetik igaro behar dira. Milimetro kopuru gehien egiten duen barraskiloa izan ohi da garaile.

1985. urtean egin zuten lehen aldiz lasterketa, Euskal Herriko hainbat udazale apostuak egiten hasi zirenean.

Gaur, lasterketaz aparte, 'Barraskiloaren Eguna' ospatu dute Trizion, eta 1.200 barraskilo puska dastatzeko aukera izan dute herritarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea