Bitxikeriak -
Youtube
Azeriaren dantza, Youtuben errege
"Ylvis The Fox" bideoklipak 35 milioi bisita baino gehiago jaso ditu Youtuben.
Erredakzioa
"Ylvis The Fox" edo "Ylvis azeria" da Youtuben azken egunetan gehien ikusi den bideoetako bat. Joan den irailaren 3an sarean jarri zutenetik, 35 milioi bisitai baino gehiago izan ditu azeriaren kantak.
Norvegin egindako bideoa da hau eta bertako telebistako saio bat ezagutzera emateko sortu du Ylvis bikote komikoak. Bärd eta Vergard Ylvisäker anaiek osatzen dute bikotea eta pop musika eta dantza uztartu dituzte bideoklipean.
Abestiaen hitzak ez dira beste munduko ezer. Letra sinplea du eta animaliek egiten dituzten soinuak ditu ardatz. Azeriak egiten duen soinuaren inguruan galdegiten duenean erritmo bizien leherketa gertatzen da eta umorea nagusitzen da.
Hamabost egunetan 35 milioi ikustaldi izan ditu Ylvis azeriak eta Gangnam Style berrian bihurtu da.