Bitxikeriak -

Polemika

Funtzionario batek hautsak harrotu ditu Txinako sare sozialetan

Langile publikoa uholdeek harrapatutako inguru batera joan zen, kalteak bertatik bertara ikustera, baina biktima baten bizkarrera igota. Argazkiak oihartzun handia izan du Interneten.

Txinako sare sozialetan haserre handia eragin duen argazkia
Txinako sare sozialetan haserre handia eragin duen argazkia
Txinako sare sozialetan haserre handia eragin duen argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako funtzionario bat kargutik kendu dute, herrialde horretako sare sozialetan erabiltzaileak sumindu dituen argazki bat hedatu eta gero.

Irudi horretan, funtzionarioa urak azpian harrapatu zuen inguru batean ikus daiteke, baina biktima baten bizkarrean igota.

Hedabide ofizialek jakinarazi dutenez, funtzionarioa astelehenean kargugabetu zuten, argazkiak Weibon (Twitterren antzekoa den sare sozial txinatar bat) izan zuen oihartzuna ikusita.

South China Morning Post egunkariaren arabera, funtzionarioak zapatak kendu nahi zituen, uholdeen kalteak bertatik bertara ikusteko, baina auzokide batek bere bizkarrera igotzea eskaini zion.

Argazkia Zhejiang probintzian atera zuten. Urriaren hasieran, Fitow tifoiak inguru hori astindu zuen, eta, ondorioz, 10 pertsona hil ziren. Kaltedunak, baina, 7 milioi dira.

Funtzionarioa Sanqishi herriko Udalaren Eraikuntza Sailekoa zen, eta kalteak ikustera joan zen bertara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina argazkiak