Bitxikeriak -

Herri txiki batean

Avilako herri batean urte berria ospatu dute jada adinekoak direlako

Villar de Corneja herriko 40 biztanleek -gehienak 75 urtetik gorakoak- 12:00etan jan dituzte mahatsak, azken hamar urteetan egin duten bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ordulariak 2014ko lehen segundoak adierazi baino 12 ordu lehenago, Villar de Cornejo Avilako herriko 40 biztanle inguruk urte berriaren etorrera ospatu dute dagoeneko udaletxearen aurrean, 12 mahatsak janda.

Orain dela hamar urte ekin zion ohitura horri alkateak, herritar gehienek 75 urte baino gehiago baitituzte.

Herritar horiexek ospatu dute gaur, asteartea, udaletxearen atarian urte berria, gauerdian gehienak euren etxeetan edo senideen etxeetan egongo baitira, beste asko lo, eta batzuek ez dituztelako kanpai-hotsak ere entzungo.

2004 ideia berri bat bezala piztu zena, ohitura bihurtu da azken urteotan; hortaz, Avilatik 70 kilometrora dagoen herri hau Gaztela Leongo -eta seguruenik Espainian ere bai- modu berezi honetan ospatzen duen bakarrenetakoa izango da.

Horretarako, eguerdirako ordu erdi falta zenean, zenbait herritarrek -alkatearekin batera- azken ukituak eman dizkiote plaza nagusian jarri duten mahiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea