Bitxikeriak -
Enkantea
Apolo 11ko tresnak, salgai
Neil Amstrong, Michael Collins eta Buzz Aldrin astronauten traje espazialak eta kontrol taula bat dira objekturik deigarrienak.
Apolo 11 gizakia 1969an Ilargira lehen aldiz eraman zuen espazio-ontziaren objektuak, enkantean jarriko dira datorren apirilaren 8an New Yorken, espazioa ikertzeko erabili ziren hainbat elementurekin batera. Hauen artean, adibidez, traje espazialak eta Mir estazio zentro errusiarreko kontrol taula bat aurki daitezke.
Enkantean aurkitu ahalko den objekturik deigarrienetako bat Apolo 11 espazio-ontzian joan ziren hiru astronauten (Neil Amstrong, Michael Collins eta Buzz Aldrin) traje espazialak izango dira, bakoitzaren sinadurarekin. 40.000 eta 60.000 dolarren inguruan salduko dela aurreikusten da.
Beste interes puntu bat, astronautek ilargiko gainazalean erabili zituzten teknikak jasotzen dituen zerrenda idatzia izango da, gutxi gorabehera 35.000 eta 45.000 dolarretako balioarekin. Benetako zerrenda dela frogatzeko, Aldrinek sinatutako gutun bat izango du berarekin, eta bertan, espedizioa amaitu zenean dokumentua berak gorde zuela ziurtatzen du.
Salgai egongo den beste elementu bat, Mercury proiektuan (NASAk lehenik egin zuen lehen espedizio tripulatuaren) erabilitako traje espazialak izango dira. 8.000 eta 12.000 dolarren artean salduko direla kalkulatzen da. Azkenik, Mir estazio zentro errusiarreko kontrol tauletako batek 4.000 eta 6.000 dolarretako balioa izango lukeela pentsatzen dute antolatzaileek.