Bitxikeriak -
Txinpantzeei buruzko ikerketa
Txinpantzeak gizakiekin gehiago identifikatzen dira tximuekin baino
Txinpantzeek gizakienganako eta euren inguruneko espezie berdinekoenganako sentimenduak konpartitzen dituzte, baina ez komunitate ezberdinetako txinpantzeekin
Erredakzioa
British Royal Society erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera, txinpantzeek gizakienganako (axolarik izan gabe ezagun zein ezezagunak diren) eta euren inguruneko espezie berdinekoenganako sentimenduak konpartitzen dituzte. Komunitate ezberdinetako txinpantzeekin edota gainerako primateekin ordea, ez dira identifikatuak sentitzen.
Georgiako Emoryko Unibertsitatean (EEUU), Primateen Ikerketetarako Yerkeseko Zentrokoikertzaile talde batek, txinpantzeek gainerako izaki bizidunekin sentimenduak nahiz jarrerak identifikatzeko dauzkaten gaitasuna aztertu du “aharrausi kutsakorra” deituriko fenomenoaren bidez.
Ikerketa ezberdinen arabera, gizakien arteko enpatia “oso aldakorra” da, gertukoen dauden pertsonengan sentitzeaz gain, ezezagunenganako nahiz espezie ezberdinekoak diren animalienganako sentitzen baita. Gisa horretan, ikertzaileek sentimendu hori modu horretakoa den egiaztatu nahi izan dute gizakiarenganako gertukoa den espezie batekin, hau da, txinpantzearekin.
Aharrausien garrantzia
Ikerketa egin ahal izateko, aztertzaileek txinpantzeei hainbat bideo erakutsi zizkieten, non hauetan, lehenik aurrez ezagutzen zituzten hainbat gizaki zein txinpantze azaltzen ziren, jarraian inoiz ikusi gabe zituzten beste batzuk, eta azkenik, baita babuino batzuk ere (tximu afrikarren espezie bat). Guztiak aharrausika ageri ziren, hau da, gizakiengan “nahigabeko enpatia” sorrarazi ohi duen ekintzan.
Emaitzek erakutsi zutenez, txinpantzeek gizaki guztien nahiz ezagutzen zituzten txinpantzeen aharrausiak imitatu zituzten. Nahiz eta gainerakoak ez zituzten imitatu, beste primate batzuk azaltzen ziren bideoekiko “interes” gehiago erakutsi zuten.
Ikertzaileek ondorioztatu dutenez, babuino eta komunitate ezberdinetako txinpantzeenganako enpatia falta nahiz hauenganako interes handiagoa, “elkarrenganako etsaitasunean” oinarritzen da, hain zuzen ere, “arerio indartsu gisa” ikusiak izan direlako.
Izaki bizidun guztien aharrausiak (ezezagunak zein ezezagunak) imitatzeko joerari dagokionez, zientzialariek ondorioztatu dute txinpantzeek ez daukatela estimuluaren igorlea zein den jakin beharrik sentimenduak konpartitzeko, baina gizakia bereziki “txinpantzeek elkarreragin sozial positiboa izan duen espeziea” dela nabarmendu dute.