Bitxikeriak -
DNA azterketa
Hitlerren emazteak arbaso judutarrak zituen, dokumental baten arabera
Dokumentala, hurrengo asteazkenean, Channel 4 kate britainiarrean emitituko da.
Channel 4 kate britainiarrean emitituko den dokumental baten arabera, Eva Braunek, 15 urtez Adolf Hitlerren bikote eta bere azken garaietan emazte izan zenak, arbaso judutarrak zituen.
"Dead Famous DNA" (hildako ospetsuen DNA-a) programak ustez Eva Braunena den ile bat aztertu du. Emaitzen arabera, ilean amaren aldetik transmititzen den DNA zati bat (haplogrupo N1b1) aurkitu dute, jatorri europarra duten judutar askenaziei lotutakoa. Programa Erresuma Batuan emitituko da hurrengo asteazkenean.
Ilea 1945. urtean armada estatubatuarreko ofizial batek eskuratu zuen orrazi batetatik dator. Orrazi hura Berghofen (Alemania) lortu zuen, Braunek denboraldi luzeak pasatzen zituen etxetik.
Bigarren Mundu Gerra bitartean, Hitler naziek “azkeneko irtenbidea” izena eman zioten sarraskiaren arduraduna izan zen. Sarraski horren ondorioz, 6 milioi pertsona hil ziren.
Aurtengo martxoan "Dead Famous DNA" programako produktoreek Hitlerren ile bat erosi zuten. 3.000 libra (3.600 euro) kostatu zitzaien eta David Irving, historialari britainiarrari erosi zioten, ADN azterketa bat egiteko asmoz.