Bitxikeriak -

Musika

Osbourne eta Gaga, kantatzean gutxien ulertzen diren abeslariak

Blinkbox Music-ek 2.000 musikazaleri egindako inkestaren emaitzan Shaggy, Sean Paul, Jay Z, Rihanna eta Miley Cyrus ere azaltzen dira.

Ozzy Osbourne Azkena Rock jaialdian.
Ozzy Osbourne Azkena Rock jaialdian.
Ozzy Osbourne Azkena Rock jaialdian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Culturaocio webguneak The Telegraph-ek argitaratutako albiste bitxi baten berri eman du. Blinkbox Music-ek 2.000 musikazaleri abestean gutxien ulertzen diren kantariengatik galdetu die.

Emaitzan artista ezagunak azaldu dira eta hizkuntza ez da hori erabakitzeko mugarri izan. Entzule anglosaxoiak dira galdeketan parte hartu dutenak eta Bob Dylan edo Prince bezalako izen ospetsuak aurkitzen dira erantzunetan.

Ozzy Osbourne da, erantzunen % 28-arekin, lehen postuan azaltzen den abeslaria. Jarraian, Lady Gaga (% 22), Shaggy (% 22), Sean Paul (% 14), Jay Z (14%), Rihanna (% 14), Miley Cyrus (% 13), Jimmi Hendrix (% 10), Prince (% 9) eta Bob Dylan (% 8) aurkitzen dira.

Abestien letrei dagokionez Abbaren 'Dancing Queen' da gutxien ulertzen dena (% 22). Honen atzetik, Queen taldearen 'We will rock you' (% 18), Bon Joviren 'Living on a prayer' (% 12), eta Madonnaren 'Like a virgin' (% 12) aurkitzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea