Bitxikeriak -

Ibilgailu garagardozalea

Madrilgo Udaltzaingoak 'garagardo-bizikleta' bat ibilgetu du

Ibilgailuak baimenik eta homologazio teknikorik ez duela egiaztatu eta ibilgetu dute. 11 lagun erabiltzen ari ziren geldiarazi dutenean.

Madrilgo Udaltzaingoak 'garagardo-bizikleta' bat ibilgetu du. Argazkia: EFE
Madrilgo Udaltzaingoak 'garagardo-bizikleta' bat ibilgetu du. Argazkia: EFE
Madrilgo Udaltzaingoak 'garagardo-bizikleta' bat ibilgetu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo erdialdean bidaiariak zeramatzan 'garagardo-bizikleta' bat ibilgetu du bertako Udaltzaingoak. Ibilgailua geldiarazi dutenean 11 pertsona erabiltzen ari ziren. Ibilgailuak baimenik eta homologazio teknikorik ez duela egiaztatu eta ibilgetu dute, Udaltzaingoak gaur jakitera eman dutenez.

'Garagardo-bizikletak' pedalak eta motorea ditu. Bestalde, barra eta eserlekuak ditu. Bidaiariek garagardoa har dezakete pedalei eragiten dieten bitartean. Barran txorrota du garagardoa zerbitzatzeko.

Bezeroek ordaindu egiten zuten ibilbide bat betetzeko: Atochako biribilgunea, Prado eta Recoletos pasealekuak, Colon plaza, Goya kalea, Serrano kalea, Cibeles plaza, Alfonso XII kalea eta Isabel Infanta pasealekua.

Udaltzaingoak ibilgailua duela gutxi atzeman zuen, iragan igandean. Alfonso XII kalean geldiarazi zuten. 11 bidaiari zeramatzan.

Ibilgailua pertsona taldeei errentan ematen ziela azaldu zuen gidariak. Aipatutako ibilbidea egiten zutela gaineratu zuen.

Baimenik gabe

Udaltzainek gidariari ibilgailuaren udal-baimenak, lizentzia, erantzukizun zibileko asegurua eta dokumentazio teknikoa eskatu zizkioten. Gidariak ez zituela erantzun eta Udaltzaingoak jabearen presentzia eskatu zuen.

Jabe frantziarrak ez zuen baleko paperik ekarri eta Udaltzaingoak bizikleta bitxia ibilgetu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea