Bitxikeriak -

Heriotza

Munduko gizonik zaharrena hil da New Yorken, 111 urte zituela

Besteak beste, kimikari eta New Yorkeko Gertaera Arraroen Ikerketa Zentroko presidente izateari eskaini dio bizitza sendoa.

Alexander Imich munduko gizonik zaharrena. EiTB
Alexander Imich
Alexander Imich, munduko gizonik zaharrena

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko gizonik zaharrena, Alexander Imich Poloniako emigratzailea, hil da New Yorken, 111 urte zituela. Besteak beste, kimikari eta New Yorkeko Gertaera Arraroen Ikerketa Zentroko presidente izateari eskaini dio bizitza sendoa.

New York Daily News egunkariak jakitera eman duenez, 1903ko otsailaren 4an jaio zen, eta lasai hil da Manhattango Upper West Side edadeko jendearen erresidentzian. Apirilaren 24an bilakatu zen munduko gizonik zaharrena, Arturo Licata italiarra hil zenean, 111 urte eta 357 egun zituela.

Egun hartan Imichek elkarrizketa bat eskaini zion NBC kateari, eta bizitza-luzeraren sekretuari buruz galdeginda, honako hau erantzun zuen humoretsu: "Erraz, ez hilda".

Familia juduko Alexander Imich Estatu Batuetara erbesteratu zen 1952an, herrialdea emaztearekin 1939an utzi ostean, naziek Polonia inbaditu eta Sobietar Batasuneko lan zelaietatik pasatu eta gero.

Krakoviako unibertsitatean zoologian doktoratu zen, eta Estatu Batuetan punta-puntako parapsikologoan bilakatu. Alargun geratu zen 1986an, eta, haren heriotzaren ostean, Samari Momoi japoniarra, Imich baino egun bat geroago jaio zena, bilakatu da munduko gizonik zaharrena.

Japoniako Misao Okawa da munduko emakumerik zaharrena, 116 urterekin. 1898ko martxoaren 5ean jaio zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
New York argazkiak