Bitxikeriak -

Herbeheretan asmatu dute

Munduko lehen porru elektrikoa

Enpresa garatzailearen esanetan, asmakizunak "ez du THCrik, tabakorik edo nikotinarik. Horrenbestez, "% 100 legezkoa da".

E-Njoint, porru elektrikoa. Argazkia: E-Njoint BV
E-Njoint, porru elektrikoa. Argazkia: E-Njoint BV
E-Njoint, porru elektrikoa. Argazkia: E-Njoint BV

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigarro elektrikoak boladan dauden honetan, Herbeheretako konpainia batek munduko lehen porru elektrikoa garatu du.

E-Njoint du izen asmakizunak, eta egunean 100.000 ale ekoizten dituzte.

Enpresa garatzailearen esanetan, porru elektrikoa erabili eta botatzekoa da, eta ez du THCrik, tabakorik eta nikotinarik. Horrenbestez, "% 100 legezkoa da".

Aparatuak porru baten antza du, eta muturrean kalamu orri bat margotuta du.

Sei zaporetan dago salgai, eta, gainera, erabiltzaileek marihuana likidoarekin bete dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea