Bitxikeriak -
Helen Doron English
Haurtxoei ingelesa erakusteko zentro bat izango du Donostiak
Zentzumen estimuluak oinarri hartuta, joko, abesti eta erritmoak erabiltzen ditu Helen Doron English multinazionalak haurtxoei ingelesa erakusteko. Talde bakoitzeko gehienez zortzi ume izaten ditu.
Erredakzioa
Ingelesa erakusten duen Helen Doron English multinazionalak Donostian zentroa irekiko duela jakitera eman du asteazken honetan. Besteak beste, hiru hilabetetik gorako haur txikiei klaseak ematen dizkiete.
30 herrialde ezberdinetan 800 zentro baino gehiago ditu Helen Doron English multinazionalak eta zentzumen estimuluak oinarri hartuta, joko, abesti eta erritmoak erabiltzen ditu haurtxoei ingelesa erakusteko. Talde bakoitzeko, gehienez zortzi ume izaten ditu.
Helen Doron English-en esanetan, haur txikiek hizkuntzak xurgatzeko joera naturala dute eta, geroz eta lehenago hasi, geroz eta errazago ikasten dituzte hizkuntza ezberdinak.
Helen Doron English-ek beste autonomia erkidego batzuetan ere baditu zentroak.