Bitxikeriak -

Donostiako gotzain emeritua

Juan Maria Uriarteri apezpiku-eraztuna ostu diote Bilbon

Emakume atzerritar bat limosna eskatzeko hurbildu zaio, eta ondoren eskua hartu dio musu bat emateko borondatearekin, baina eraztuna kendu dio eta ihes egin du.

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituari lapurtu diote arratsaldean, Bilboko kale batean. Apezpiku-eraztuna ostu diote, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.

Lapurra Juan Maria Uriarterengana hurbildu da limosna eske eta eskuan zeraman eraztuna kendu dio deskuidu batean. Antza denez, emakume bat limosna eskatzeko hurbildu da, eta ondoren eskuan musu eman dio. Lapurrak une hori aprobetxatu du eraztuna kentzeko eta ihes egin du.

Bilboko Apezpikutzako iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria Maria Diaz de Haro kalean jazo da. Uriartek egunero ostera egiten du Bilboko kale horretatik; izan ere, gertu bizi da, Indautxuko Karmen parrokian.

Emakume atzerritarra limosna eskatzeko hurbildu zaio, eta ondoren eskua hartu dio musu bat emateko borondatearekin, baina eraztuna kendu dio eta ihes egin du.

Gotzain emerituak salaketa aurkeztu du Ertzaintzaren aurrean. Eraztunak balio ekonomikoa baino sinbolikoa duela azaldu dute iturriek.

Uriarte (Fruniz, Bizkaia, 1933) Zamorako gotzain izendatu zuten 1991ean eta Jose Maria Setien Donostiako elizbarrutian ordezkatu zuen 2000n. 10 urte eman zituen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia