Bitxikeriak -

Ibarretxe lehendakaria Spock kapitaina da berriz AEBko webgune batean

Quartz webguneak agintari ohiaren argazki bat erabili du 'Star Trek' sagako protagonistari buruzko albiste batean.

EAJk 2009ko inauterietan egindako ekitaldia
EAJk 2009ko inauterietan egindako ekitaldia
EAJk 2009ko inauterietan egindako ekitaldia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Spock kapitainak antz handia dutela aski ezaguna da Euskal Herrian. Orain, baina, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) ere egiaztatu dute. Izan ere, New Yorkeko webgune batek, Quartz ospetsuak, agintariaren argazki bat erabili du Star Trek sagako pertsonaiari buruzko albiste batean.

Argazkia, hain zuzen ere, EAJk 2009ko inauterietan egindako ekitaldikoa da. Irudi horretan, hainbat buruzagi jeltzale agertzen dira, tartean Ibarretxe bera, Andoni Ortuzar eta Izaskun Bilbao, 'vulkaniar agurra' egiten, hots, Spockek ospetsu egin zuen agurtzeko modua erabiltzen.

Nolanahi ere, argazki hori hautatu izana ez da akatsa izan; nahita egin dute webgunekoek, argazki-oina irakurrita ikus daitekeenez: "Ibarretxe lehen ministro euskalduna, Spock jantzita dauden jarraitzaileen artean, Bilbon".

Ibarretxeren argazkia duen albistearen arabera, Applek 'vulkaniar agurra' irudikatzen duen emotikono bat sortu du, eta laster izango da erabilgarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Juan Jose Ibarretxe argazkiak