Bitxikeriak -
Txina
Kalte-ordainak gazte bati, Coca Colazale eta Pepsizale izateagatik
Hiru urte zituenean hasi zen egunean 1-3 lata edateko ohiturarekin eta jasotako diruarekin dentistek egindako lanak ordainduko ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Coca Cola eta Pepsi enpresek alde batera utzi dute lehiakortasuna eta 2.700 euro ordaindu dizkiote 26 urteko gazte bati, hiru urte zituenetik hasi baitzen edari horiek kontsumitzen, ondorioz, eta arazo larriak izan ditu haginetan.
Global Times hedabide txinatarrak zabaldu duenez, Xiao Long (kalte ordaina jaso duen mutila) Anhui probintziako bizilaguna da eta, bere gurasoek jarritako salaketa bati esker, dentistan xahututako dirutza bi enpresetatik jasotzea lortu du.
Xiao Long 1-3 lata edaten zituen egunero, Pepsi edo Coca Cola, orain dela hogei urte baino gehiago, bere gurasoek ia uraren ordezkotzat jotzen zutelako.
"Uste nuen Coca Cola edari arrunta zela, sekula ez nuen pentsatu kaltegarria izan zitekeenik, kalitatea bermatzen duten bi enpresa handiek egiten dituztenez", esan du Xaio Long gaztearen aitak.
Gainera, aitak zehaztu du enpresek ez zutela adierazi kontsumoaren arriskuaz eta, hori dela eta, dentistarenean ordaindutakoa bere gain hartu behar zuten, salaketaren arabera.