Bitxikeriak -
Jostailu sexualak
Bikoteentzako bibragailu bat, AEBko azken moda
4 milioi unitate saldu dituzte hilabete gutxian. Bi pertsonak aldi berean erabiltzekoa da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"We-vibe" bibragailuak arrakasta handia izan du AEBn, 4 milioi unitate saldu baitituzte bertan. Sekretua? "Senar-emazteen arteko harremana salbatzeko tresna" dela esaten dutela, bi pertsonaren artean erabiltzekoa baita, Vanity Fair aldizkariak azaldu duenez.
Duela hilabete gutxi jarri zuten salgai, 105 dolarretan (94 euro), eta bikote heterosexualei zuzenduta dago, kolektibo horrek jostailu sexualen % 70 erosten baititu.
Produktu honek sexu-harremanak erraztea du helburu, emakumearen gozamena piztuz. Gainera, bi pertsonek libre izan ditzakete eskuak.
Tristan Weedmark enpresaburuak azaldu duenez, diseinua senar-emazte diren bi ingeniarik egin dute.
Jostailu sexualen sektoreak 15.000 milioi dolar (13.400 milioi euro) mugitzen ditu urtean, aipatutako aldizkariaren arabera.
Azken urteetan, asko hedatu da horien erabilera emakumezkoen artean, batik bat "Sex and the City" telesailaren eta "50 shades of Grey" liburuen arrakastaren ondorioz.