Bitxikeriak -

Gutuna

Nola imajinatzen du Marty McFlyk 2045 urtea?

Michael J. Fox aktoreak gutun hunkigarri bat publikatu du, eta 30 urte barru hainbat gaixotasun sendatu ahal izatea espero duela adierazi du.

Marty McFly eta Doc, 'Backto the Future II' filman. Argazkia: Universal Studios
Marty McFly eta Doc, 'Backto the Future II' filman. Argazkia: Universal Studios
Marty McFly eta Doc, 'Backto the Future II' filman. Argazkia: Universal Studios

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michael J. Fox aktoreak parkinsonik gabeko mundu bat imajinatzen du 2045 urterako. Etxe Zuriak artistaren gutun bat publikatu du, gaur baita Marty McFly Back to the Future filmetako protagonista iraganetik heldu den eguna.

"Marty McFlyk eta (Emmett) Brown doktoreak 30 urte etorkizunera bidaia egin zutenean, gaur segurutzat ematen diren aurrerapenak imajina genezake bakarrik", adierazi du aktoreak.

Horren esanetan, "Michael J. Fox Fundazioa parkinsona -aktoreak gaixotasun hori du- eta buruko beste hainbat gaitz tratatzeko, sendatzeko eta prebenitzeko etorkizun bat bizkortzeko lanean ari da".

"Zer izango da posible 30 urte barru? Baikorra naizela esango duzue, baina uste dut 2045 urterako topatu egingo ditugula orain bilatzen ari garen sendabideak, batik bat zeregin horretan pertsona adimendun ugari ari direlako", aurreikusi du Foxek.

"30 urte barru mundua nolakoa izango den imajinatzeko deia egin nahi dizuet", azaldu du aktoreak, Etxe Zuriak foro bat sortu baitu Interneten gai horri buruz eztabaidatzeko.

Gaur Marty McFly iraganetik helduko den eguna dela ospatzeko, filmen aktoreak New Yorken izango dira, hiru pelikulak berriz emango baitituzte ekitaldi berezi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zinema Azken kultur albisteak Eguneko albisteak