Bitxikeriak -

Larrialdi egoera

'Lost'-eko irlak tsunami bati aurre egin beharko dio

Ondorioz, 'Lost'eko protagonistek oztopo ugari izan dituzte azken orduetan. Daniel Dae Kim (Jin) bere familia guztiarekin irlaren beste puntara joan behar izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Lost'' telesail ospetsua Hawaiko irla batean grabatu egiten dute. Irla horrek benetako arrisku bati aurre egin beharko dio aste honetan. Antza, tsunami bat aurreikusi dute Hawaiko gune horretan.

Ondorioz, ''Lost''eko protagonistek oztopo ugari izan dituzte azken orduetan. Daniel Dae Kim (Jin) bere familia guztiarekin irlaren beste puntara joan behar izan da.

"Iparraldera joan behar izan gara, eta lagun batzuen etxean egongo gara datozen egunetan. Orain itxarotea besterik ez daukagu", esan du aktore ospetsuak.

Carlton Cuse telesaileko produktoreak bere twitterrean iragarri duenez, ''Lost''-eko protagonistak ondo daude. "Oso ondo zaintzen gaituzte irla honetan, jende asko daukagu inguruan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea