Bitxikeriak -

AEB

'Google', Kansaseko hiriburu berria

Topeka hiriari sareko bilatzailearen izena jarri diote segundo bakoitzeko Gb1eko abiadura duen zuntz optikoaz gozatzeko. 1998an ToPikachu izena jartzen saiatu ziren, Pokemon delakoen booma dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bill Bunten Topekako (Kansas) alkateak hiriari izena aldatzea eta ''Google'' jartzea erabaki du, segundo bakoitzeko Gb1eko abiadura duen zuntz optikoaz gozatu ahal izateko.

Google-k duela gutxi iragarri zuen abiadura handiko zuntzaren merkatuan egindako sarrera eta oraingoz, zerbitzu hori AEBetako hiri gutxi batzutan eskainiko dute.

Kansas estatuko hiriburuak izena aldatu du sareko bilatzaile handienaren arreta deitzeko eta abiadura horrekin etekina ateratzeko. Horrela, hiriko 120.000 biztanleen konexioa beste estatubatuarrek baino 100 aldiz azkarragoa izango da.

Hiriaren izenaren esanahia "patatak ereiteko toki egokia" da eta Topekako hiritarrak ez daude guztiz ados izenaren aldaketarekin. Gainera, ez da izena aldatzen saiatu diren lehen aldia. 1998. urtean alkatetzak ''ToPikachu'' izena jartzea proposatu zuen, Pokemonen moda zela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea