Bitxikeriak -
Ukrainan
Hegaldi bat bertan behera utzi dute tripulazioa mozkor zegoelako
Alderdi Komunistako diputatuaren hitzetan, medikua barne, "mozkor-mozkor eginda zeuden" eta 86 bidaiariek "parranda gau baten" ondorioak jasan behar izan zituztela salatu zuen.
Erredakzioa
DonbassAero Ukrainako hegazkin-konpainiako hegaldi bat bertan behera utzi behar izan zuten atzo tripulazioko kide guztiak mozkor zeudelako. Hegazkinak Sinferopoletik Kievera bidaia egin behar zuen 13:00etan.
Hegaldi horretan joan behar zen Leonid Grach Alderdi Komunistako diputatuak, medikua barne, tripulazio guztia "mozkor-mozkor eginda" zegoela zehaztu zuen.
Grachek azaldu zuenez, ikertzeari ekin ziotenean agerian geratu zen denak, medikua tartean, egoera horretan zeudela. Horrenbestez, ezin jakin zitekeen zein egoeratan zeuden pilotuak edo laguntzaileak.
86 bidaiariek "parranda gau baten" ondorioak jasan behar izan zituztela salatu zuen diputatuak.