Bitxikeriak -

Aurpegian

Txinako 101 urteko emakume bati 6 zentimetroko adarra atera zaio

Zhang Ruifang da emakumearen izena. Linlou herrian bizi da, eta iaztik sei zentimetroko adarra atera zaio. Agurearen argazkiak mundu osotik hedatu dituzte dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Henan herriko 101 urteko emakume bati 6 zentimetroko adar beltza atera zaio kopetan. Ahuntz baten adar baten antzekoa da, gaur Diario del Pueblo tokiko egunkariak azaldutakoaren arabera.

Zhang Ruifang da emakumearen izena. Linlou herrian bizi da, eta iaztik sei zentimetroko adarra atera zaio. Agurearen argazkiak mundu osotik hedatu dituzte dagoeneko .

Keratinaz osotutako adarra da (ilean eta azazkaletan ere aurki daiteke), baina emakumeari ez dio minik ematen. Hala ere, zenbait auzotarrek "beldurra" diotela esan diote aipatu egunkariari.

Hala ere, Zhang egunero ateratzen da herritik eta etxeko lanak lasai-lasai egiten ditu. Bere seme batekin bizi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea