Bitxikeriak -
Sententzia
Bilboko oftalmologo bat zigortu dute ebakuntza batean erratzeagatik
Begian zuen zikingune bat kentzeko joan zen harengana neskatoa, baina horren ordez orban bat kendu zion medikuak. Medikuntzan aritzeko sei hilabeteko gaitasun gabetzea ezarri diote.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Arlo Penaleko laugarren aretoak sei hilabeteko gaitasun gabetzea eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Bilboko oftalmologo bati, “Gaixoaren Defendatzaileak” adierazi duenez ohar baten bitartez.
Neskato batek begian zuen zikingune bat kentzeko joan zen okulistarengana, baina, medikua okertu egin zen eta begiaren ondoan zeukan orban bat kendu zion, sententziak jaso duenez.
Horregatik, Osakidetzan lan egiten duen medikuari “arduragabekeria larriarekin” jokatzea egotzi diote. Halaber, ebazpen judizialak dio okulistak “doilorkeriaz” egin dituela argudioak alegazioen txandan. Izan ere, operazioan neskatoak ez zuela ezer esan ziurtatu du.
Bestalde, ebakuntzan parte hartu zuen beste medikua absolbitu dute, baina bere esku-hartzea “burugabekeria” izan zela dio sententziak.